Lehenengo publikatu, gero zuzendu

Kazetarien herenak dio sare sozialak ez direla informazio iturri fidagarriak. Hala ere, kazetarien erdiak erabiltzen dituzte informazio iturri nagusi gisa. ING Group eta Social Embassy-k egindako ikerketa baten daturik aipagarriena da. Hori eta, kazetarien %20k bakarrik egiaztatzen dituela albisteak, publikatu aurretik. Ondorioz, esan genezake, publikatzen diren notizien %80 egiaztatu gabeko informazioa dela!

Iturria: Impact of Social Media on News #sming14 from ING Group

Iturria: Impact of Social Media on News #sming14 from ING Group

2014 Study impact of Social Media on News” izeneko azterketak leku benetan eskasean uzten ditu informazioaren profesionalak —uzten gaitu, esan beharko nuke, kazetari naizen aldetik—. Herberehetako 100 profesionalen eta bestelako herrialdeetako (gehienak AEB eta Bretainia Handikoak) 86 profesionalen artean egindako inkesta egin zuten 2014ko martxoa-apirilean. Gainera, Herberehetako beste 66 kazetarik eta beste herrialde batzuetako (gehienak AEB eta Bretainia Handikoak) 99 kazetarik ere parte hartu zuten.

Sare sozialek kazetaritzan izaten ari diren eragina aztertzen dituzten ikerketa asko egiten dira oraindik ere. Aipatzen ari naizen hau da horietako bat eta baditu azpimarratzeko hainbat kontu. Esate baterako, azpimarratzekoa da inkestatutako kazetarien erdiak, fidagarritasun handiagoa ematen diotela kontsumitzaileek argitaratzen dituzten iritziei, erakundeetatik datozen informazioei, edo prentsa oharrei baino.

Gainera, kazetariek sare sozialak erabiltzen dituzte jakiteko jendea zertaz ari den. Horrek, berez ez dauka ezer txarrik. Kontua da, baina, informazio horiek ontzat ematen dituztela, kasu gehienetan, datuak egiaztatu barik. Are gehiago, sare sozialetatik datorren informazio horrekin osatzen dituzten albisteetako asko eta publikatu aurretik ez dituzten egiaztatzen. Behera egin du sare sozialetan argitaratzen den informazioaren egiaztatzea.

Are gehiago, lehenengo argitaratu eta beharko balitz, ondoren zuzendu, bihurtu da kazetarien maxima. Datuen arabera, kazetarien %20k bakarrik kontrastatzen ditu albisteak, publikatu aurretik. Arrazoia: albisteak lehenbailehen publikatzea delako lehentasunezkoa. Hori ei da kazetarien erdiak esan duena: lehenbailehen argitaratzea komeni da, zuzenketaren bat egin beharko balitz, ahalik eta denbora gehien izateko. Horrela ulergarria egiten zait inkestak jasotako beste datua; hau da, kazetarien %60k aitortzen duela sare sozialetan askeago ibiltzen dela, kazetaritzaren arauengandik libreago-edo.

Ildo horretan, erabiltzaile/kontsumitzaileek sortutako txio, argazki zein bideoei albiste kategoria ematen diete kazetariek eta kazetaritza ari da bihurtzen klik eta ikustaldi zenbaketa huts.

Inkestaren arabera, bi eratako kazetariak nagusituko dira: gatekeeper delakoak, albisteak filtratzen adituak direnak, eta research kazetariak, baina ez ohiko ikerketa kazetaritzan arituko direnak, hau da, esklusiben bila arituko direnak, baizik eta testuingurua ematen espezializatuko diren profesionalak. Hau jakina, gertatu da jada kazetaritzan. Joera bat baino gehiago, gaur egun egiten den kazetaritza da.

Inkesta osorik: Impact os Social Media on News 2014

 

Kategoria: Kazetaritza Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude