Santamainako urteurrena prestatzen!!!!

Kaixo Santamainatik!

Aste honetan gure ludotekako urteurrenerako prestaketak egiten aritu gara, orain dela aste bete ludotekako haurrek asanblada batean elkartu eta urteurrenerako ekintza ezberdinak proposatu zituzten.

Behin proposamenak jasota eta zein ekintza burutuko diren adostuta horiek prestatzeari ekin genion.

 

Alde batetik, auzoko eta herriko tabernetara jo genuen gure eszenatokia egiteko kaxen bila. Gainera gaztetxera ere gerturatu ginen bertako kideei kaxak eta jaialdia egiteko koloretako bonbilak eskatzera.

 

 

 

 

 

Honetaz gain guk ere aipaingarri eta kartelak egin ditugu urteurrenerako.

Dena prest daukogu, beraz animatu gurekin Santamainako urteurrena ospatzera!!

Gero arte Iker, ongi etorri Mireia!

Kaixo kaixo Okendotik!

Atzokoa egun berezia izan zen Ludokendoko familia osatzen dugun guztiontzat, izan ere, Ikerri agur (edo gero arte) esateko jaialdia ospatu genuen. Aste guztian zehar prestaketa lanetan buru belarri jardun dugu: ikuskizunak prestatzen, tarta goxo-goxoa sukaldatzen, ludoteka apaintzen…

Beraz, atzo, guztia prest genuela, gure sorpresatxoari ekin genion ilusio eta indar handiz. Lehenengo dantzaldi profesionala izan genuen ludotekako haur talde ezberdinen eskutik. Ondoren hezitzaileek moldatutako abestia abestu genion, eta guztion artean egindako bideotxoa proiektatu genuen. Baina sorpresak ez ziren horretan amaitu, Ikerrek guretzat bideo zoragarri bat prestatuta baitzuen! Malko bat edo beste erori zitzaigula onartu beharra dugu…

Amaieran, guztion artean maitasun handienarekin prestatutako tartak dastatu eta gozatu genituen. Arratsalde bikaina, agur bikaina, bakarra zarelako guretzat Ikertxo!!

Noski, eta aldaketek aldaketak dakartzatenez… gurera Mireia dator! Ongi etorri Ludokendoko familiara potxola, prest gurekin zoratzeko?

 

Laster arte!!!!

PIZZA GOXOA SANTAMAINAN!

Kaixo kaixo Santamainatik!!

Azkenaldian tope gabiltza ekintza desberdinekin, esaterako, jaboigintza eta orain haurren artean modan dagoen slime. Baina aipagarriena Okendoko ludotekarekin batera egin dugun sukaldaritza tailerra izan da.

Okendokoen bisita batean asanblada bat egin eta elkarrikin pizzak egitea adostu genuen. Eguna iritsi zenean gure ludotekako haur talde batekin auzoko dendetara joan ginen osagaiak erostera.

Ondoren, ludotekara itzuli eta Okendokoak prest zeuden lanean hasteko. Taldeka banatu eta pizza egiteari ekin genion.

 

 

 

 

 

 

Pizzak labatik atera bezain pronto, guztiok borobilean jarri eta egindakoaz dastatzeko aukera izan genuen.

Arrakasta handia izan zuenez, gaur Okendora joatea erabaki dugu!

 

 

Anima zaitezte!!!!!

ATE IREKIAK USAETXEN!

Kaixo kaixo Usaetxetik!!!!!!

Ostegunean ate irekiak izan ziren hiru ludoteketan. Hori dela eta, asanblada bidez , ekintza berezi bezala karaokea egitea erabaki genuen.

Primeran pasa genuen gure ahots goxo eta zoragarriekin arratsaldea alaitzen!

Estilo guztietako abestiak abestu eta dantzatu genituen. Kantu bakoitzak transmititzen zigunaren arabera, gure barneko emozio desberdinak azaleratuz!

 

 

 

Arratsalde bikaina!!!

LAISTER ARTE LAGUNOK!!!!!!!!!!!!!!!!!

GORA INAUTERIAK, GORA LUDOTEKAK ETA GORA ARRASATE

Kaixo kaixo Okendotik,

Larunbatean nahikoa ez eta asteartean ere mozorroa armairutik atera genuen guztiok, une goxoak bizi izan genituen geurean.

Bai, geurean diogu, Arrasateren parte izanik, geuk ere gure aletxoa jarri genuelako Biteri plazan egin zen mozorroen desfilean. Ludoteka herriaren parte den zalantzarik ez dugu, eta horrexegatik beste batzutan bezala gure ludoteka Arrasateko kaleetara zabaldu genuen.

Gustora aritu ginen gure egunerokoan arruntak diren abestiak dantzatu eta kantatuz. Amaitu dira aratusteak baina guk argi daukagu Arrasateko kaleez gozatzen jarraituko dugu beti bezalaxe!

SENTITU, JOLASTU ETA GOZATU!

SANTAMAINA ERABERRITUTA

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aste honetan ekintza ugari izan ditugu ludotekan.

Lehenik eta behin, gure ortuko proiektuarekin jarraitzeko asanblada bat egin genuen eta bertan proposamen ezberdinak jaso genituen. Ideia arrakastatsuena gure ortua apaintzea izan zen, eta horretan lanean hasi gara:

Alde batetik egurrezko lorontziak apaindu ditugu aste guztian zehar eta bertan lurra bota eta letxugak landatu ditugu.

Horretaz gain, beste behin, sukaldaritza tailerra egin dugu, eta haurrek bizkotxo goxo goxoa egiteko aukera izan zuten. Ondoren denok borobil batean elkartu eta bizkotxoa jan genuen.

 

 

 

 

 

 

 

Azkenik, berrikuntza polit bat izan dugu ludotekan. Gure ipuin txokoa erakargarriagoa bihurtu dugu puff batzuk jarriz eta zapaitik sare bat zintzilikatuz gure haurrengan irakurzaletasuna handitzeko asmoz.

Zorionak OKENDO!!

Kaixo kaixo Okendotik,

3 egun pasa dira gure urteurren jaitik. Emozio ugari bizi izan genituen bai astean bai jaialdian bertan ere. Astelehenean asanblada egin genuen eta lan ildo ezberdinak zehaztu genituen guztiok batera, bakoitzak ahal zuen  parte hartu zuelarik.

 

Batzuk, apaingarriak egiteaz a rduratu ziren eta horretarako mezu positiboak pentsatu genituen eta ondoren hauek ludoteka osoan zehar zabaldu genituen panel bitartez. Beste batzuk berriz ikuskizunean zentratu ziren eta jo eta su aritu ziren ikuskizunetan.

Egun handirako egun bat falta zela, sandiwch ezberdinak egin genituen gure gonbidatuak goxatzeko asmoz. Eta eguna iristean alaitasuna eta urduritasuna izan ziren nagusi.

Beste ludoteketako laguntxoak azaltzen zihoazen heinean txamarrak bere lekuan utzi eta festan murgilduz joan ginen. Ikuskizunaz asko gozatu ondoren, mokadutxoa jan eta bakoitza bere ludotekara bueltatu zen alai eta kantari.

OKENDOKO URTEURRENA DATOR!

Kaixo, kaixo Usaetxetik!

Bihar, otsailak 2, Okendoko urteurrena ospatuko dugu! Astean zehar gonbidapena heldu zaigunez, eskerrak emateko palmeritatxoak prestatzen aritu gara.

Asteartean asanbladan bildu ginen biharko egunaz hitz egin eta zer sukaldatu genezaken adosteko.

 

Frutazko pintxoak, pastela, palmeritatxoak, pizzak, patata tortilak… zerrenda izugarria egin genuen, baina azkenean palmeratxoak egitea erabaki genuen.

Gaur, osteguna, beraz…. Euskal Herriko sukaldariak bezala, eskuak lanean jarri ditugu gure oparia goxo-goxoa irteteko!

 

 

Gure aurpegiek dena esaten dute! Ederto pasa dugu maitasun osoz prestatutako palmeratxoak egiten. Espero dugu bihar Okendo eta Santamainakoei gustatzea…

AUPA GURE GOXOZALEAK! ETA ZORIONAK OKENDO!

Ekintza ezberdinez jositako astea!

Kaixo Okendotik!

Aspaldiko partez, eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, Monterronera joan gara ludotekako guztiok batera. Egia esan, batzuk hasieran ez zuten joaterik nahi, baina azkenean guztiok batera abiatu gara bertara. Gure sorpresarako, bertan, Usaetxeko ludotekako lagunak zeuden; elkarrekin jolasten geundela, Santamainako laguntxoak agertu dira.

 

Ostegunean ate irekiak zirela eta gure proiektuarekin jarraitu genuen. Arrazakeriaren aurrean elkarezagutza dugu helburu nagusi, eta norberaren jatorria zein den azaltzeko asmoz, telebista platoa sortu nahi dugu. Horretarako, erdialdeko komertzioetan kartoia eskatu dugu harremanak sendotuz. Bestalde, tenperak erabiliz kartoiak margotu ditugu. Ederto pasa dugu astea!

MERIENDA GOXOA SANTAMAINAN

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aurreko astea ondo bukatzeko merienda aparta prestatu genuen Santamainako ludotekan. Gure ortutik berakatz freskoak batu eta tortila bikaina egin genuen

 

 

 

 

Horrez gain, txokolatezko napolitana goxoak ere egin genituen. Hau guztia aurrera eramateko okendokoak etorri ziren laguntzera.

 

 

 

Behin napolitanak labean sartuta, bi ludotekak elkarrekin jolasteko aukera izan genuen. Guztia prest zegoenean guztiok borobil handi batean eseri eta sukaldatutakoa jan genuen.

 

 

 

 

 

Arratsalde aparta izan zen. Ea hurrengoan zer prestatzen dugun…

IRRIKITAN GAUDE HORRELAKO BESTE ARRATSALDE BAT PASATZEKO!!!!!!!!