BADATOZ LUDOTEKETAKO AZKEN FESTAK!!

Kaixo kaixo okendotik!

Dakizuen bezala, udaren hasiera eta ikasturte amaiera gertu dauzkagu. Ikasturte polit honi merezi duen amaiera emateko asmoz, Ekainaren 15ean hiru ludoteketako partaideak elkartuko gara azken jaialdia elkarrekin egiteko. 

Horrez gain, Ekainaren 20an, ludoteka bakoitzak bere jaialdia egindo du ludotekan, ikasturteari itxiera ederra emateko.Jaialdi hauek egiteko, haurren interesetatik abiatutako ideiak batzen ari gara, festa dibertigarri zein erakargarriak bizitzeko helburuarekin.

Okendoko ludotekan adbidez ekintza hauek egingo ditugu: alde batetik, ikusikizunak egongo dira, dantzak, antzerkiak… Beste alde batetik, merendola erraldoi bat egingo dugu, ludotekako partaide bakoitzak jateko zerbait ekarriz eta elkarbanatuz. Azkenik, ikasturte osoan zehar bizi izan ditugun esperientzia eta momentuen bilduma ikusiko dugu argazkien bitartez.

Eskerrak besterik ematea ez zaigu falta, ludoteka osatzen dugun familia eta kide guztiei.

ANIMATU ZAITEZTE ETA PARTE HARTU JAIALDIETAN!!

 

Santamainako ortua handitzen

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aste honetan ortuarekin jo ta su gabiltza lanean. Haurrekin batera hezitzaile baten etxera joan eta bertatik tomate, kalabazin eta piper landarak hartu eta jarraian gure ortuan landatu genituen.

 

 

 

 

 

 

Gainera, egur batzuk lortu ditugu, eta horiekin gure ortua handitzeko lanetan gabiltza. Zerrarekin egurrak mozten, hauek lijatzen eta mailu eta iltzeak erabilita ondoren gure barazkiak landatzeko kaxak eraikitzen.

 

 

 

 

 

Bestalde, ortuan pasatzen ditugun arratsaldeak girotzeko musika ekipo berriarekin karaokean abesteko aukera ere izan dute Santamainako haurrek. Tenperekin eskuak margotzen eta mahai jolas ezberdinetara jolastu dugu.

Ikusten duzuenez primeran pasatzen dugu gure ortuan, lanak bukatzerakoan gonbidatuta zaudete gure ortu berrira!

UDABERRIA JOLASAREN BITARTEZ GOZATZEN

KAIXO KAIXO USAETXETIK!!!!!

Udaberria aprobetxatuz, Ludotekatik auzoko zein herriko txoko desberdinetara joan gara jolastera: Erguineko frontoira, Monterron parkera… Bertan jolas librean eta batez ere naturak eskaintzen dizkigun elementuekin aritu dira haurrak pozik jolasean.

 

 

Beste haur batzuk aldiz, nahiago izaten dute Ludotekan gelditu eta aste honetan adibidez, papelarekin papiroflexian jardun dute itsasontziak zein hegazkinak egiten. 

 

 

 

 

Beraien interes nagusienetako bat papiroflexia bilakatu dela ikusirik, hau asetzeko eta erronka berriei aurre egiteko, gai honen inguruko eskulanak dituen liburu bat ekarriko dugu.

GORA GURE ARTISTAK ETA GORA USAETXE!!!

 

ROKODROMO BERRIA OKENDON!!

Kaixo kaixo Okendotik!!

Gaurkoan notizia zoragarri batekin gatoz Okendoko ludotekatik, gure ludoteka nola hobeto pentsatu ondoren, rokodromo txiki bat jartzea izan da gure aukera! Horretarako, San Andreseko gaztetxokoko gazteekin elkarlana egin dugu gure proiektua aurrera eramateko.

Ludotekan geneuzkan presak aztertu eta rokodromoaren eremua zehaztu ondoren, eskalatzen aritzen den gazte baten laguntza izan genuen presak non eta zelan jarri jakiteko. Beraz hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu gure ludoteka hobetzen laguntzeagatik.

Laster rokodromo honetaz gozatzeko aukera izango dugu guztiok, beste ekintza batek ludotekako paretak beteko dituelarik. Okendoko familia eskaladaren alde!

Pirritx Porrotx eta Marimototsekin bideoklipa grabatzen

Kaixo kaixo Santamainatik!!

Atzo bisita zoragarria izan genuen Arrasaten. Badakizue zeintzuk etorri ziren? Pirritx Porrotx eta Marimotots!!Arrasateko kaleetan zehar ibili ziren Txatxilipurdi abestiaren bideoklip bat grabatzen. Hori aprobetxatuz, ludoteketatik haiengana gerturatu ginen eta kalejira bat eginez bideoklipa grabatzen lagundu genien.

 

Arratsaldea abesten eta dantza baten pasatu genuen Pirritx Porrotx eta Marimototsekin batera. Gainera Eguzkilaru ere bertan egon zen gurekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

Oso arratsalde dibertigarria izan zen eta asko disfrutatu genuen!

Kalean eguzkia bidelagun

Kaixo kaixo Usaetxetik!!!

Udaberriarekin batera iritsi da eguzkia eta ahalik eta gehien aprobetxatzeko jolasa kalera atera dugu gugan ohikoa den bezala. 

Alde batetik, buruan genuen proiektu txiki bat aurrera eramaten hasi gara ludotekan estenatoki txukun bat egiteko helburuarekin. Horretarako, Arrasate inguruan dagoen aroztegi batera joan gara estenatokia atontzeko egur xafla baten bila. Gainera gazte txokoko gazte batzuen laguntza izan genuen eta gure haurrekin batera bertara joan ginen.

Honetaz gain, auzoa esploratzen ere ibili gara bertako txoko ezberdinak ezagutzeko asmoz eta borobiltzeko, Erguineko gazte txokoko lagunei bisita egin genien!

Monterronera ere zenbaitetan gerturatu gara haurrek horrela eskatuta, izan ere, izugarri gustatzen zaigu Monterronera joan eta bertako txoko ezberdinak esploratzera. Ezohikoa den arren, Monterroneko ohiko mugak gainditu eta basoan zehar ere ibili gara!

 

 

 

Foru aldundiko zabalkundean ere parte hartu dugu eta guraso zein hezitzaile zein haur kameraren aurrean aritu gara gure proiektuaren berri ematen.

Ea eguraldiak lagunduta Arrasateko txoko ezberdinak ezagutzen jarraitzen dugun!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aste santuatako bizipen bikainak!

Kaixo Okendotik !!!

Oporretatik bueltan gaude eta ezin ahaztu igarotako momentu bereziak egun hauetan!!

Hasteko LH3tik LH6ra bitarteko gaztetxoak Hondarribira joan ziren eguntxo batzuk pasatzera, itsasontzian bidaiatzera, hondartzan bustitzera eta mila jolasekin oso ondo pasatzera!!

 

Bestalde, Arrasaten geratu ginenak, ludoteka guztiak batu eta ekintza ezberdinak  egin genituen. Lehenengo egunean sukaldari txikiak izan genituen protagonistak , bigarren egunean sormenari hegoak eman eta material ezberdinekin jolasean ibili ginen eta amaitzeko, azkenengo egunean Kurtzetxikira joan ginen egun eguzkitsua aprobetxatuz.

 

Bizipen positibo hauek pilak kargatu dizkigute eta hirugarren hiruhileko hau indarberrituta hasiko dugu guztiok!!

Santamainako urteurrena prestatzen!!!!

Kaixo Santamainatik!

Aste honetan gure ludotekako urteurrenerako prestaketak egiten aritu gara, orain dela aste bete ludotekako haurrek asanblada batean elkartu eta urteurrenerako ekintza ezberdinak proposatu zituzten.

Behin proposamenak jasota eta zein ekintza burutuko diren adostuta horiek prestatzeari ekin genion.

 

Alde batetik, auzoko eta herriko tabernetara jo genuen gure eszenatokia egiteko kaxen bila. Gainera gaztetxera ere gerturatu ginen bertako kideei kaxak eta jaialdia egiteko koloretako bonbilak eskatzera.

 

 

 

 

 

Honetaz gain guk ere aipaingarri eta kartelak egin ditugu urteurrenerako.

Dena prest daukogu, beraz animatu gurekin Santamainako urteurrena ospatzera!!

Gero arte Iker, ongi etorri Mireia!

Kaixo kaixo Okendotik!

Atzokoa egun berezia izan zen Ludokendoko familia osatzen dugun guztiontzat, izan ere, Ikerri agur (edo gero arte) esateko jaialdia ospatu genuen. Aste guztian zehar prestaketa lanetan buru belarri jardun dugu: ikuskizunak prestatzen, tarta goxo-goxoa sukaldatzen, ludoteka apaintzen…

Beraz, atzo, guztia prest genuela, gure sorpresatxoari ekin genion ilusio eta indar handiz. Lehenengo dantzaldi profesionala izan genuen ludotekako haur talde ezberdinen eskutik. Ondoren hezitzaileek moldatutako abestia abestu genion, eta guztion artean egindako bideotxoa proiektatu genuen. Baina sorpresak ez ziren horretan amaitu, Ikerrek guretzat bideo zoragarri bat prestatuta baitzuen! Malko bat edo beste erori zitzaigula onartu beharra dugu…

Amaieran, guztion artean maitasun handienarekin prestatutako tartak dastatu eta gozatu genituen. Arratsalde bikaina, agur bikaina, bakarra zarelako guretzat Ikertxo!!

Noski, eta aldaketek aldaketak dakartzatenez… gurera Mireia dator! Ongi etorri Ludokendoko familiara potxola, prest gurekin zoratzeko?

 

Laster arte!!!!

PIZZA GOXOA SANTAMAINAN!

Kaixo kaixo Santamainatik!!

Azkenaldian tope gabiltza ekintza desberdinekin, esaterako, jaboigintza eta orain haurren artean modan dagoen slime. Baina aipagarriena Okendoko ludotekarekin batera egin dugun sukaldaritza tailerra izan da.

Okendokoen bisita batean asanblada bat egin eta elkarrikin pizzak egitea adostu genuen. Eguna iritsi zenean gure ludotekako haur talde batekin auzoko dendetara joan ginen osagaiak erostera.

Ondoren, ludotekara itzuli eta Okendokoak prest zeuden lanean hasteko. Taldeka banatu eta pizza egiteari ekin genion.

 

 

 

 

 

 

Pizzak labatik atera bezain pronto, guztiok borobilean jarri eta egindakoaz dastatzeko aukera izan genuen.

Arrakasta handia izan zuenez, gaur Okendora joatea erabaki dugu!

 

 

Anima zaitezte!!!!!