Kaixo Lagunak!
Urte berriarekin batera badator Okendoko urteurrena! Aurten Otsailaren 3an izango da, eta jadanik hasi gara aurre prestakuntzakin. Izan ere, badauzkagu artista ugari eszenatokira igoteko eta dena emateko prest.
Beraz, gogotsu bazaudete eta parte hartzea nahi baduzue, zatozte gugana!
Aukera ezberdinak daude: eszenatokian parte hartu (dantzatu, abestu, antzeztu, txisteak kontatu…), tabernan lagundu, erropak antolatu edota ludoteka atondu!
Ongi pasatzea nahi baduzue, ez pentsatu bi aldiz, zuek ere Okendoko parte izan zaitezkete!
PENTSATU, SENTITU, EKIN!