Jakin badakigu Azaroan, haurren eskubideak aldarrikatzeko eguna eta emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako egunak bereziak izan ohi direla. Hala ere, guk, hauek egunerokotasunean izaten ditugu kontuan eta zeharka lantzen saiatzen garen gaiak dira haurrei hitza emanaz eta aisialdi hezkidetzailea jo muga izan da.
Honetaz aparte, kantzer mota batzuei elkartasuna adierazteko ekimena ere egiten da Azaroan. Hau honela, bertako hezitzaile batek bibotea uztea erabaki zuen elkartasuna adierazi nahian. Gure txikiek ere honen arrazoia ezagututa ekintzaren parte izatea erabaki zuten. Horretarako aurpegi margoketako margoak hartu eta biboteari bizitasuna emateko helburuaz koloretakoak margotu zizkioten elkarri.