BILDUR ETA LOTSA BARIK, M-8 EGUNERO DA!

Martxoak 8 egun esanguratsua den honetan, Usaetxeko ludotekan ere berezia egin dugu egun hau. EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA da eta!!

Haurrak animatuta eta gaiaren inguruko jakintza batzuekin batera, borobilean jarrita egunerokotasuneko hainbat jarreren inguruan jardun dugu hizketan.

20160308_174653

Proposamen gisa, mezua jendeartera edatzeko murala egitea pentsatu genuen. Hau honela, lelo ezberdinen zerrenda osatu genuen eta ondoren, haur bakoitzak gustukoena bozkatu zuen.

20160308_175644

Behin guztia erabakita, muraleko rol ezberdinak banatu genituen eta LANARI EKIN GENION!! Esan beharra dugu,ekintza honetan adin tarte ezberdinak nahastu zirela, bakoitzak bere oinatzak utziz.

20160308_183958 20160308_182509

Koloreak gure eskuetan sentitu ondoren, kalera ateratzeko prest genuen murala.Erakusleiho apropos baten bila “Iker sukaldeak” dagoen biribilguneraino iritsi ginen. Eguraldia ez zen aitzakia izan!

20160310_190754

20160310_190845

Bestalde, haurrek eta baita gerturatutako guraso zein hezitzaileek, historian zehar esanguratsuak izan diren emakumeen inguruko liburua izan dugu esku artean. Interesgarria izan da informazioa partekatzea eta haurrek zituzten aurrezagutzakin osatzea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude