Usaetxeko azken barrixak!!

Aste hontan zer kontau pentsetan ibili ga ta azkenien gure egunerokotasunien gertatzen diezen ekintzen berri emutia pentsau dou. Aste honetan gainera araia ekarri du ludotekara eta honek aukera ezberdinak emun dittu. Batez be era kolektibuen eta era indibidualien dinamika ezberdinak sortu die eta honeik giro lasai eta goxuen bizi izan dittugu.IMG_20160217_191841_1 IMG_20160218_174118_1 IMG_20160218_184513_1 IMG-20160217-WA0028IMG-20160217-WA0026 IMG-20160217-WA0030

IMG_20160216_190122_1

Areiaz aparte askotan marrazki indibidualak eitteko ohitura daukou baina aste hontan mural kolektibuak eittia proposatu auien umiek. Kolore, forma eta adinak nahastuta gustora asko ibili ginen geure marrazkixa sortuaz.

Bukatzeko esan biherra dau gure ludotekan asko erabiltzen dogula eraikuntza jolasa eta aurreko baten nahiz ta modu indibidualien hasi era kolektibuen bukatu gauen eraikuntzak ezberdinak eitten. Gainera, haur talde batek, gainontzeko erabiltzailientzat beldurrezko etxia ein zauien arpegixa margotu eta koltxonetekin egitura ezberdinak einaz.

Hurrengo baten berri gehixaukin etorrriko garenez, hurrengo arte!!

2 erantzun “Usaetxeko azken barrixak!!” bidalketan

  1. Kaixo:
    Pozgarrixa da ikustia zelako ekintza ezberdiñak antolatzen dituzten eragile ezberdiñek egun ezberdiñetan toki ezberdiñetan. Izan be, ikaragarrixa da kolektibu ezberdiñen dinamika ezberdiñak arlo ezberdiñetan.
    Zorixonak, halako ahalein ezberdiñak egitiagaittik,

    Joxefe

Utzi erantzuna ludotekak(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude