Aurten ere, KulturAtek eskainitako ikuskizun zein ekintzetan parte hartzen hasiak gara. Bertako langileak, ludotekara gerturatu ziren “Biblioteka” eguna dela eta eskainiko zituzten ekintzetara gonbidatuz.
Haurrei, asanblada bidez gonbidapenaren berri eman genien, gurekin bertara gerturatzeko animatuz. Haurrak pozez hartu zuten notizia, eta asteko bi ekintzetan parte hartu genuen; batetik, osteguneko ipuin kontalarian izan ginen, belarriak tente eta irribarrea ahoan, eta bestetik, ostiraleko ikuskizunaz gozatu genuen.
Aurrerantzean ere, herriko ekintza ezberdinetara gonbidatuak izateko eta parte hartzeko desiratzen gaude!
Herritik ludotekara eta ludotekatik herrira!