AMETSAK ERAIKITZEKO GOGOZ!!

Ludotekako gaztetxoak ametsak egi bihurtzeko irrikan daude. Beraien sormenari ateak irekitzen uzten badiegu, edozer egiteko gai direla argi dugunez, aurten ere, beraiei eman diegu hitza.

Modu natural batean nagusienen taldetxo batekin ludotekaren inguruan hitz egiten hasi ginen eta aurrez ludotekan bertan egin ditugun proiektuak birgogoratu genizkien. Nola eraiki genuen eszenatokia, nola sortu genituen fokuak…

Imagen 275Hori abiapuntutzat hartuta, hasiera batean proposamen desberdinak batu zituzten orri batean. Hau horrela izanik, ludotekako gainontzeko lagunekin konpartitu beharraz jabetu eta asanblada bat egitea adostu zuten. Horretarako papera, errotulagailuak eta margoak eskuetan hartu eta gustura asko hasi ziren ludotekan jartzeko kartelak egiten!

Egunean bertan, urduritasun eta emozio desberdinekin, lagun denak batu eta asanbladari ekin genion. Beraiek hartu zuten asanbladaren gidaritza osoa eta lan bikaina burutu zuten. Proposamen desberdinak atera ziren bertam: esne kaxekin egindako etxe bat eraikitzea, kortxoz egindako gortina bat egitea, esne kaxekin egindako porteria bat egitea edota esne kaxekin egindako iglu bat eraikitzea. Proposamen bikainak benetan! Denon argudioak entzun eta gero bozkatzeari ekin genion eta esne kaxekin osatutako iglu bat egitea adostu genuen!

Lehenengo pausu bezala esne kaxen bilketarekin hasi gara, beraz iglu hau osatzen laguntzera animatzen zaituztegu!

GORA AUZOLANA TA BIZIPOZA!

Imagen 282

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude