Udazken kolore goxoak Santamainan

Udazkenak ekintza desberdin ugari ekarri ditu Santamainako ludotekara, eta azken asteotan gurasoak ere animatu dira eguneroko dinamikan parte hartzera. Adibide bezala, beheko argazkietan azaltzen den sukalde tailerra. Guraso batzuk galiziar jatorria daukaten filloak gertatzen lagundu zieten haurrei, eta sukaldatzen laguntzeaz gain, jaki gozo honen jatorria zein den ere azaldu ziguten.

IMG-20141126-WA0014          IMG-20141126-WA0011

 

Honetaz gain, ponpoiak egiten laguntzera ere animatu ziren guraso batzuk, eta eskulanak izandako arrakasta ondorengo egunetan antzeman zen, izan ere, haur askok teknika ikasita, ponpoiak egiten jarraitu zuten. Argazkietan ludotekako haur batzuk beraien ponpoiak harro erakutsiz.

IMAG2088  IMAG2085Eta amaitzeko gaurkoan ludotekan izan dugun sorpresa ederra, izan ere, Musakolako Gaztetxokoko lagunen bisitatxoa izan dugu, eta bertako hezitzaile eta gazteekin arratsalde polita pasatzeko aukera izan dugu elkarrekin jolasean.

IMAG2092

Badakizue, Santamainako ludotekak beti ditu ateak irekita ideia berrientzat eta kide berrientzat, beraz, animatu, gerturatu, proposatu eta batez ere, jolastu !!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude