Hona hemen azkenengo asteetan Santamañako ludotekan bizitakoak!
Berri goxo bateaz hasiko gara…
Begira, begira ze gustora ari diren Usaetxeko urteurrenerako bizkotxua prestatzen!
Bestetik, aipatu izan dugun bezala, ortua negurako prest itxi dugu eta oparitutako landaratxuak iada landatuta daude!
Baita babarrun , idar eta zerbak ere.
Ortua txukun antolatzeko asmoz; landaretxuendako espazioa pentsatu, eremua markatu eta landare bakoitzaren karteltxoa egin dugu.
Ate irekietan, haur batek proposatutako kalabazaren eskulana egin genuen.
Sormena landuz beste mila ideia ezberdin irten ziren arratsalde horretan: letxugak, erremolatxak, karameluak…
Gustora asko hartzen dira zuen proposamenak!
Animatu eta bota zeurea!!!