Jostailu Erakusketa

Larunbat honetan, Azaroak 21, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan EUSKARAZKO JOSTAILUEN ERAKUSKETA egongo da.


Txatxilipurdik antolatzen duen erakusketa hau, gurasoen hizkuntza transmisioaren programaren barruan egiten hari garen ekintzetariko bat da, udalaren laguntzaz.


Askotan ez gara konturatzen euskarazko zenbat jostailu dagoen jadanik merkatuan,telebistan ez baititugu ikusten.


JOSTAILU ERAKUSKETAN aukera paregabea duzue jostailuak ikusi eta probatzeko. Ez da jolasteko gune bat, baina bai jostailuak barrutik nolakoak diren ikusi eta nola jolasten diren jakiteko leku egokia.


Jostailua, adina eta jostailu motaren arabera sailkatzen ditugu eta mota bakoitzak, haurraren garapenean zer lantzen duen azaltzen dugu karteltxo batzuen bidez.


Gerturatzen zareten guztiok, euskal produktuen katalogoak eskuragai izango dituzue eta euskarazko jostailuen zerrenda luze


bat ere.    


 



 


Gabonetarako edo beste edozein egun berezietarako jostailu egokia aukeratu nahi baduzue, ez utzi aukera hau pasatzen eta ZATOZTE ERAKUSKETAZ GOZATZERA!!, merezi du eta.


 



 AZAROAK 21,LARUNBATA,


GOIZEKO 10:00ETATIK   13:00ETARA


KULTURATEKO JOKIN ZAITEGI ARETOAN


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude