Etiketa honen artxiboa: udaberria

Beti aurrera

 

Kirola egitea gustatzen bazait bizitzaren zati garrantzitsu bat bezala ulertzen dudalako da. Ahal dudan gehienetan korrika, bizikleta edo igerian egiten dut. Bizitzak eta kirolak paralelismo asko daukate. Zerbait nahi bada borrokatu egin behar da. Zerbait nahi bada amets ezinbestekoa da amets egitea.


Pasa den larunbatean korrika egitera irten nintzen. Udaberria zoratuta dago (teorian ez zen oraindik udaberria baina…). Egia da zerua beltz zegoela. Ez zuen pinta onik. Edozein momentutan ekaitza egon ahal zitekeen. Eta ahal izan zen. Etxera iristeko ordu laurden inguru falta zitzaidan eta han hasi zen euria goitik behera indar handiarekin. Momentu horretan oinez hastea edo gelditzea ez zitzaidan burutik pasatu, nire helburua etxera iristea zen eta aurrera jarraitu nuen. Zenbaitek esan lezake zergatik atera nintzen eguraldiaren iragarpena ez bazen ona. Ados. Edo zergatik ez nintzen ezkutatu txokoren batean ekaitza hasi zenean. Errespetatzen dut iritzi horiek guztiak… baina ez datoz bat nire pentsamoldearekin. (kalera atera ez banintz orduan nire garunetan dauden ideiak bor-bor egongo lirateke. Ziurrenik orduak eta orduak pasako nituzke galdetzen zergatik ez nintzen kalera irten).


Beti aurrera eta etorkizuna ilun egon arren, egun hartan zerua zegoen bezala… ez gaitzate inork gure ametsak zapuztu!!! Ekaitza ari arren, beti aurrera!!!

This is Anfield

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Hau ez da Anfield… hau San Martin da.

Badakit nire aurkezpenean aipatu nuela futbolari buruz ez nuela inoiz hitz
egingo, baina denbora igaro ahal ideiak garatu egiten dira eta noizean behin
aipu txiki bat europako mendebaldean kirol erregearen inguruan nire post bat
ilustratzeko ez dut uste asko aldatuko dituenik blog honen filosofia eta
hasierako helburuak.

Liverpool taldeak futbol partidak jokatzeko erabiltzen dituen estadioan,
aldegeletako irteerako atearen goiko aldean futbolariei ohartarazteko non
dauden eta motibazio gisa This is Anfield esaldia irakur daiteke.

Oñatin, eta orain dela sei urte idatzi nuen honi buruz, San Martin parkea
daukagu herritarrok naturaz gozatzeko herriko erdigunetik hurbil. Hiru sarrera
daude, bi aurrealdetik eta bestea atzealdetik. Ez du ezer jartzen baina
sentsazioa Hau da San Martin – This is San Martin aipua dagoela da. Leku
sakratua txantxikuarrontzat.

Bertan Oñatiar korrikalaririk bizkorrenak aritu eta aritzen dira
entrenatzen. Marisol Ramosek  hamaika
bira eman dizkio, berdin du ze eguraldi, 650 metroko itzuliari (distantzia hori
markatzen dit Garmin markako gps-ak), Sergio Garcia eta Yerai Varela gazteek,
Oñatiko kirolean harrobian lan ona egiten denaren seinale, ordu asko igaro dute
parke honetako zuhaitzen gerizpean, herri lasterketetan parte hartzen duenak
leku aproposa du zoru gogorra zapaldu ez badu nahi… Guztiak adibide garbia
Oñatin zerbait egiten bada kirola dela nagusi.

Kirolarekin bizikidetzan Gaztetxea aurkitu dezakegu San Martinen. Oñatiar
gazteek eratutako proiektu bat egunetik egunera jorratzen doana eta tamainan
txikia izan arren aktibitatez blai dagoen toki bat Oñatiar ugariei alternatiba
bat eskainiz.

Esan bezala leku sakratu bat bakean egon nahi bada udaberriko eta udako
egun eguzkitsu eta beroetan. Momentu horietan musika entzun, liburu bat
irakurri edo begiak itxita pentsatzen egon daiteke.

Bolatoki parean jartzea eta ikustea 650 metro dituzula aurretik korrika
egiteko… edo… hitzaldi batera joan eta kultur aberastasun bat irabaztea…
edo… gerizpean jartzea liburu bat irakurtzen…

Hau da San Martin – This Is San Martin

Kafe garaia ikasleontzat

Iritsi da maiatza
eta honekin batera gure fakultatean gutxienez klaseak emango diren azkeneko
asteak. Beti bezala, eta urtero-urtero promesa berdina egin arren ikasle
guztiok (lanak eta ikasketei garaiz egingo digula zezenak ez harrapatzeko azken
momentuan), berriro tentsio giro handi bat nabari da korridoreetatik barrena
eta batez ere liburutegian. Baita ere nola ez kafetegian.

Ez gara ni-ni belaunaldia, Sin tiempo edo denbora gabeko generazioa baizik. Hamaika gauz
ditugu esku artean eta guztietara ongi iristea zail egiten zaigu. Horregatik
adibidez gaur eguerdian kafetegia goraino zegoen eta bokadiloen salmenta kopuru
handia ikusi da barraren alde batetik bestera, astirik ez baitago ongi
bazkaltzeko eta ondoren digestio duin bat egiteko. Bazkaldu eta berehala
liburutegira itzuli behar gara askok gure lanekin jarraitzeko eta epeak
betetzen saiatzeko. Kafe ekoizleentzat ere garai oparoak dira hauek
unibertsitate munduan gutxienez. Produktu honen kontsumoa garai honetan
izugarri igotzen da eta kafe makinek askotan deskantsurik lan egiten dute ordu
askotan ikasleoi petrolio beltza bezalako preziatu den likido bat gure
barrenetan sartzeko aukera izan dezagun eta horren ondorioz gure indarrak eta
bizitasunak hasi daitezen ordu batzuetan.

Eta okerrena
eguraldia da, badirudi negua joan dela eta udaberria udarekin nahastuta
etorriko dela.  Aire zabalean kokatuak
dauden igerilekuak irekitzen hasten dira, nahiago izaten dugu izozki bat
kolakao bero bat baino afaldu ondoren… Horrelako eguraldiarekin oso zail
egiten da eraikin barruetan ikasten geratzea. Horregatik nahiago dut negua
ikasteko, baina hala ere negua edo uda edo udaberria izan… pentsatzen
jarraituko dut azterketa garaiak ez direla onak osasunarentzat.

Hala ere, asko
kexatu arren, ez dut uste garai hauek deuseztatuko ditugunik, beraz ni bezala
zaudeten milaka eta milaka pertsonei soilik gauz on bat esan dezaket: animo, eutsi goiari eta zorte on zuen
azterketetan!!!

Eguraldi ona

Agian beste behin
edo kontatu dut blog honetan eguraldi txarra nahiago dudala ona baino. Baina
hori beti ere erlatiboa da ikuspuntu eta pertsonaren arabera. Niretzat eguraldi
txarra (euria, elurra, hotza) eguraldi nahiko ona izan daiteke. Eguraldi ona
berriz (eguzkia, zeru urdinak, tenperaturak hogei gradutik gora…) ez zait
hainbeste gustatzen.

Hala ere aitortu
beharra daukat eguraldia edozein delarik, bizitzaz gozatzen ahalegintzen
naizela ahal dudan heinean. Ez nuke ezergatik aldatuko Gasteizeko elurte bat
urtarrilean Armentiara korrika egitera joateko aukera ematen didana uztaileko
egun eguzkitsu batengatik babes bakarra igerileku bat dena eta honek izan
dezakeen zuhaitzaren itzala.

Eguraldiak hamaika aldaketa izan ditzake, bizitza bakarra da eta edozein
dela ere jasaten dugun eguraldia, bizi eta gozatu egin behar da.

Tentsioa eta estresa gora

Ekaina gainean
dugu. Azterketa garaia. Maiatza igarotzen ari da. Lan aurkezpen garai.
Unibertsitatean tentsioa suma daiteke edonon. Gure artean apenas dago
denborarik aisialdian unibertsitatetik at dauden gauzaz gozatzeko. Buruan lanak
eta azterketak ditugu eta edozeini galdetuz gero zer moduz dabilen erantzun
ohikoena izaten da lanez gainezka eta azterketak prestatzen.

Urteko emaitzak egun batean jokatzea oso gogorra izaten da. Zorionez
laister pasako dira egun zail hauek eta uztailean bizitzaz gozatzeko aukera
zabala izango dugu.

Eguraldi ona etsai ikasleentzat

Udaberrian gaude orain dela hilabete batetik.
Aipatu nuen negua hotzarekin agurtzen zela. Eta aste santuko oporrak pasa arte
esan dezakegu eguraldia orokorrean oso petrala izan dela.

Baina orain eguraldi ona egiten du. Momentuz
aste osoan zehar eguzkia izan da nagusi Gasteizeko zeruan. Hori ez da oso ona
unibertsitateko ikasleentzat.

Alde batetik irakasle askok ez dute eskatzen
beraien klaseetara joateko. Horrek eta kanpoan eguraldi onak egotea, klaseetara
faltatzearen arrazoi nagusietako bat da. Beste alde batetik gelak asko berotzen
dira, eta giro horretan bat izerditan jartzen da asko gogaituz.

Onartu behar dut alde onak ere badituela
eguraldi honek. Aire librean egoteko eta gauzak egiteko aukera gehiago ditugu.
Baina benetan esaten dizuet ikasleentzako eguraldi hau oso gogorra dela.