Etiketaren artxiboa: ikasketak

Ez da beharrezkoa

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:none;
mso-hyphenate:none;
text-autospace:ideograph-other;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Egun hauetan
Euskal Herrian eta estatu mailan milaka gaztek unibertsitateari edo goi mailako
ikasketei ekin aurretik selektibitateari egingo diete aurre. Orain dela sei
urte egin nuen eta gauzak denbora gutxian aldatu dira. Zoritxarrez ez hoberako.
Gogortu egin dute goi agintariek kontrakoa saldu eta esan arren. Hautazkoak
diren azterketak adibidez soilik izenean geratzen baita aukera hori. Guztiek
egin behar izaten dituzte azterketa guztiak lehia handia delako. Beraz
prestaketa orduak liburu artean orain dela sei urterekin konparatuz gero uste
dut igo egin direla.

Garai hura estres
eta tentsio maila altuko garai bat bezala gogoratzen dut. Pertsonalki presio
handirik ez nuen, nire helburua 4a zen unibertsitateko aukeratutako karrerak ez
zuelako notarik eskatzen, soilik batxilergoa eta selektibitatea gainditua
izatea (selektibitatea azterketa bat gainditutzat izateko 4 bat zen gutxieneko
nota). Berriro diot, ikasleon artean zegoen ezinegona oso altua zen. Hotzean
pentsatuz gero ziur ordu batzuk gehiago sartu izan banitu emaitza hobeagoa
aterako nukeela baina argi daukat ez zela izan azken finean hainbesterako.
Badaude kasuak, ez dut ezetzik esango, selektibitatearekin ikasle askok beren
etorkizuna jokoan izaten dutela. Notak eskatzen dituzten karreretan sartu nahi
bada hil ala bizikoa izaten dira egun hauek. Helburuak ez badira betetzen
gazteek dituzten planak zeharo aldatu daitezkeelako. Eta ez da beharrezkoa
gauza honetatik pasatzea.

Ez dela beharrezkoa
deritzot nire ustez batxilergo tituluak ematen duelako ziurtasun bat maila
altuko jakintza dutela selektibitatera aurkezten diren ikasleak. Ez da
beharrezkoa ere goi mailako ikasketetan gauzak aldatuko balira. Hau da, azken
finean selektibitatea onenen selekzio bat egiteko soilik balio du unibertsitate
mailan ez direlako nahi adina plaza eskaintzen. Orduan galdetzen diot nire
buruari, zer gertatzen da medikuntza bezalako karrera batean, ez direla
beharrezkoak gure gizartean medikuak? Plaza mugagabeak izango balira karrera
eta ikasketa guztietan selektibitatea edo baxoa bezalako probek ez lirateke
existituko. Horregatik uste dut aurrekontu publikoak egiten direnean hezkuntzak
jasotzen duen diru kantitatea erabat igo beharko litzatekeela (hor daukagu
Finlandiaren adibidea BPGaren %7a gutxienez bideratzen duela). Tamalgarria da
gizarteak behar ez dituen beharrizanetara bideratzea herriaren dirua (hau
aipatzerakoan armada eta errege etxea etortzen zaizkit burura baina…).
Hezkuntza azken finean etxebizitza eta osasunarekin batera gizarteko
oinarrietako bat da.

Horregatik
helarazi nahi diet interneteko txoko honetatik elkartasuna milaka ikasle
horiei. Munduko animo guztiak eman eta espero datorren ikasturtean aukeratu
dutena egin dezaten.