Etiketa honen artxiboa: aukerak

Amildegian aurrera

Atzokoan hitzen esanahiaren inguruan aritu nintzen. Zer zerikusi zuten bizitzarekin. Gaurkoan ostera bizitzan zehar aurre egiten dizkiogun oztopoen inguruan gustatuko litzaidake ideia batzuk botatzea.


Bizitzako bidean zehar geltoki asko daude. Horietan gelditu gaitezke eta arnas pixka bat hartu hurrengo trena iritsi arte. Baina momentu hori heltzen denean… beldurra irits daiteke. Gure burura etor daiteke amildegi baten aurrean kokatzen garela, eta pausu bat egin behar dugu aurrera. Baina noski teorian hurrengo pausuan amildegian behera goaz… ala ez?


Hori kontatuta Indiana Jones-en El Santo Grial pelikulako eszena etortzen zait burura. Indiana Jones Griala lortzeko azken metroetan dago eta amildegi bati egin behar dio aurre. Gehienok ezagutuko duzue eszena hori ezta?


Bizitzan proiektu ezberdinez beteta dauden trenei egin beharko diegu aurre. Hartu edo ez hartu. Niri adibidez zenbait proiektu burura etortzen zaizkit parte hartu ditudanak edo parte hartzen ari naizenak: goiena.net-eko blogosferako kide, Historiako karrera, sorosle lanak Nafarroan eta Usakoko aisiagunean (Oñati), liburu aurkezle, tropela.net-eko kolaboratzaile… En fin, zenbait proiekturi aurre egin diet eta ez naiz damutzen erabakitako ezertaz. Obeto edo okerrago joan izan zait, baina argi izan dut momentuaz disfrutatu behar nuela. Gustuko nuena egin behar nuen, eta egin behar dut.


Aurki baliteke beste proiektu bat aurkezte nire bizitzan… espero aurre egitea, eta bestela beste zenbait tren pasako dira estaziotik. Baina hori gauzatzen bada aurrerago kontatuko dizuet. Bitartean okerrenerako prestatuta, hoberena itxaroten 😉