Eguraldi ona

Agian beste behin
edo kontatu dut blog honetan eguraldi txarra nahiago dudala ona baino. Baina
hori beti ere erlatiboa da ikuspuntu eta pertsonaren arabera. Niretzat eguraldi
txarra (euria, elurra, hotza) eguraldi nahiko ona izan daiteke. Eguraldi ona
berriz (eguzkia, zeru urdinak, tenperaturak hogei gradutik gora…) ez zait
hainbeste gustatzen.

Hala ere aitortu
beharra daukat eguraldia edozein delarik, bizitzaz gozatzen ahalegintzen
naizela ahal dudan heinean. Ez nuke ezergatik aldatuko Gasteizeko elurte bat
urtarrilean Armentiara korrika egitera joateko aukera ematen didana uztaileko
egun eguzkitsu batengatik babes bakarra igerileku bat dena eta honek izan
dezakeen zuhaitzaren itzala.

Eguraldiak hamaika aldaketa izan ditzake, bizitza bakarra da eta edozein
dela ere jasaten dugun eguraldia, bizi eta gozatu egin behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude