Arrigorriagako XII. duatloia

Atzo Arrigoriagako herrian
Euskadiko txapelketako distantzia luzeko duatloia jokatu zen. Bertan
parte hartzeko aukera izan nuen eta zin degizuet oso egun gogorra
izan zela. Euria, haizea, hotza… denetariko eguraldia izan genuen.
14 km. korrika, 58 km. bizikletan eta amaitzeko 7 km. korrika.

Lehen duatloia izan da ikusi
nuela nire burua erretiratzen. Zorionez ez zen horrela izan.

Duatloi hau urtean egiten den
berezienetarikoa da, Euskadiko triatloi federazioko zirkuitu barruan
dagoen desberdinena eta hantz gutxien daukana beste lasterketekin.
Batez ere bere gogortasuna azpimarratu behar da. Lehenengo 14
kilometroetan hankak asko berotzen dira eta horrek faktura pasatzen
du azkenengo 7 kilometroetan, baina bizikletako ibilbideak gogortasun
gehiago laguntzen dio gehitzen probari. Bi portu igotzen dira, baita
oso gogorra (kontutan hartuz lehenago ia ordubete korrika egin
dugula) eta bigarrena ez hain gogorra baina maila altukoa. Ibilbidea
ez da batere erosoa hankentzako, rompepiernas bezala
kalifikatuko genukeen ibilbide bat da.

Atzo gainera euria izan
genuen lagun eta duatloi batean eguraldi txarrena hori izan daiteke.
Araudiaren arabera ezin dugu kanpoko laguntzarik jaso eta horrek esan
nahi du proba hasten dugun arroparekin amaitu behar dugula. Eguraldi
txarra egiten badigu bizikletan ez dugu beste irtenbiderik aurrera
jarraitzea baino. Noski eta euriarekin lurra busti egiten da eta
errepidea bustitzen bada erortzeko arriskua handitu egiten da. Atzo
lehenengo aldiz hiru urtetan bizikletan erorikoa izan nuen. Bigarren
portuko jaitsieran izan zen. Ezkerretara zioan kurba batean
kanpoaldetik ari nintzaion bati pasatzen eta aurreko gurpila joan
zitzaidan lurrera joanez. Zoria izan nuen eta jarraitzeko aukera
baina hortik aurrera ez dakit zer arrazoiengatik aurreko gurpila ez
zioan oso ondo. Ez zitzaion errepideari eusten eta kurba bakoitzean
izugarriak pasatzen nituen.

Probaren gogortasunari hotza
gehitu behar zaio. Atzo lehen aldiz sentitu nuen, boxesetara iritsi
nintzenean bizikletatik, amaitu ezinaren beldurra. Ezkerreko
abduktorea gogortu zitzaidan eta hasieran hankak ez nituen nabari,
baina zorionez hasierako uneak izan ziren horiek. Zazpi kilometro
falta zitzaizkidan helburua betetzeko eta ez zen unea atzera egiteko.
Proba amaitu ahal izan nuen eta iazko marka hamar minututan hobetu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude