Minduta

Minduta nago bi
arrazoiengatik. Bata Euskadiko Triatloi federazioarekin eta bestea Zarautzeko
triatloiko antolatzaileekin.

Lehenengoarekin
esan zutelako igandean Gasteizen jokatu zen Espainiako autonomien arteko duatloi
txapelketara euskadiko zirkuituan zeudenen artean zortzi pertsona joango ziren
kategoria bakoitzeko. Hori horrela izanik Oñatiko Triatloi Taldeko hiru
pertsona sailkatuta geunden lasterketa horretan aritzeko (kirol honetan pasioarengatik
aritzen den batentzat amets bat).

Astelehena 16ra
arte ez zuten esan zeintzuk ziren aukeratuak eta hara, sorpresa! Bakarrik
zortzi joan zitezkeen. Ados hanka sartu egin zirela. Guztiok gara gizakiak eta
gaizki ulertuak izaten ditugu. Baina aldi berean jendearen ilusioarekin jolastu
dute eta hori onartezina da gainera ez dutenean barkamenik eskatu ezta
eskusarik aurkeztu ere.

Daukagun
federazioak arazo bat dauka, ez duela autokritikarik egiten. Nire ustez noizean
behin autokritikaren bat publikora egitea umiltasuna erakusten du. Egin behar
dira horrelakoak, baina daukagun federazioak ez du egiten. Guztiz kontrakoa
egiten du, hamaika laudorio jartzen dizkio bere buruari. Presidenteak esan zuen
epaileen ikastaro baten estatuko inbidia direla epaile mailan (eta hurrengo
egunean boxesetan inor sartu ezin daitekeenean itxita daudelako korrikalari bat
sartzen uzten diote, eta gero estatuko onenak dira…).

Oso haserre gaude
eta zaila egingo zaigu ahaztea gertatutakoa.

Beste alde
batetik Zarautzeko triatloian parte hartzekoa nintzen baina ez dakit zein
sistema erabili duten aurten parte hartzaileak nortzuk izango diren
erabakitzeko. Minduta nago kanpoan geratu naizelako baina gustatuko litzaidake
jakitea erabilitako sistema (zozketa, “a dedo”…). Hori argitzea antolatzaileen
lana izan beharko litzateke baina autokritikarako gogo gutxi dugunez lurralde
honetan batek bilatu beharko ditu airean geratzen diren galderei.

Baina zorionez
beti aurkitzen ditugu igandean Lekunberrin jokatutako probak bezalakoak. Lekunberriko
legoan izan nintzen. Zortzi euro ordaindu, lasterketa gogor bat (gogorrago egin
zitekeen baina orduan askok atzera egingo zuten, kar, kar, kar), dutxa beroak
eta amaitzeko luntx izugarri bat. Iaz euria egin zigun baina aurtengo
eguraldiarekin Lekunberriko legoa arrakastatsua izan da.

Nire zorionik beroenak Lekunberriko legoako antolatzaileei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude