Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua…).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**

Iruzkin bat “Urte berri on!!!” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude