Done Jakue bidea 2007 (II)

2. etapa. Aiegi-Santo Domingo de la Calzada. 105 km.


6h. 45 min. 15 km/h Irailak 18, asteartea.


Etapa luzea egin zitzaidan. Batez ere Vianara iritsi arte eta benetako pisua lehen aldiz eramaten nuelako, hau da, bidean behar izango nuen guztia bizikleta gainean neraman.


Egunak lagundu egin zuen. Laino zegoen, euri arrisku handiarekin baina azkenean mehatxua ez zen gauzatu. Gainera aurreko egunean ezagututako batekin egin nuen Errioxako zatia. Tipoa Cadizekoa zen, benetan pertsona interesgarria. Hortik aurrera ia egunero ikusiko nuen bide guztian zehar.


Beste alde batetik aipatu behar jairik jai ibili nintzela anekdota gisa: Vianan, Logroñon, Najeran eta Santo Domingo de la Calzadan. Najerako aterpetxean bazkari herrikoia egiten ari ziren eta paella pixka bat eskaini ziguten, baina aurrera jarraitu behar genuen eta azkenean zurrakapote botila bateri pare bat trago edanda bideari ekin genion.


Nire lehenengo gaua izan zen etxetik kanpo. Nahiko ongi moldatu nintzen eta lo oso ondo egin nuen. Ez zidaten ordaindu estantzia eta aterpetxea obretan egon arren oso leku atsegingarria suertatu zitzaidan nire lehenengo eguna amaitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude