Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdea, telebistan.


Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdean, garai batean Lizarratik (Nafarroa) Mekolalderaino (Gipuzkoa) zihoan eta Gasteiztik igarotzen zen trenbidearen ibilbidea berreskuratu eta aisialdirako egokitu da. Espainia osoan, erabiltzen ez diren tren azpiegitura horiei dagokienez, ia 1.600 kilometro birmoldatu dira bizikletaz ibiltzeko edo bidezidor kirola egiteko, Bide Berdeak programari esker. Fundación de Ferrocarriles Españoles fundazioak koordinatzen du programa hori, eta, halaber, era aktiboan parte hartzen dute Ingurumen Ministerioak, autonomia erkidegoek, aldundiek eta udalek, bizikletari eta ekologiari loturiko taldeekin nahiz herritarren kolektiboekin batera. Dagoeneko 64 bide berde egokitu dira.


Ibilbide horiek sustatzen aldera, TVEk Vive la vía telesaila ekoiztu du, eta, lehen fasean, La 2 kateak kapitulu zenbait eman ditu jadanik. Bigarren fasea urrian hasi zen, eta han Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdeari buruzko kapitulua sartu dute. Gaur, urriaren 20an, emango dute, 23:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude