Ron Dennis, urteko punkia

Orain dela hilabete inguru Eskorbutoren Historia triste liburua
irakurri nuen Diego Cerlanek idatzia. Bertan aipatzen zuen punk mundua
kontraesanez beteta zegoela eta hori azaltzeko Eskorbutoko taldekideen hainbat
esaldi erabiltzen zituen. Adibiderik garbienetakoena beraiek esan zutela HB-ren
kontzertu batean jo zutela eta beste egun batean HB-ren aurkako kontzertu
batean aritu zirela.

Esan dudan bezala, azkenengo bi esaldi horiek
punk munduan agertzen den kontraesana dakar azalera. Atzo, bat formulako
Txinako saria ospatu ostean, urteko punkarra agertu zen prentsan. Ron Dennis
dugu pertsona hori, Lewis Hamilton eta Fernando Alonsoren nagusia.

Bere herrialdeko prentsaren aurrean deklaratu
zuenean atzokoan Fernando Alonsoren aurka aritu zirela eta ez Kimi Raikkonenen
aurka esan zuen, azken hau aurkako taldean egon arren eta asturiarra bere
gidarietako bat izan arren. Txanda Espainiako medioen aurrean iritsi
zitzaionean aldiz aipatu zuen McLaren dela munduko txapelketako talderik
garbiena eta bere bi gidariak berdin tratatzen dituela.

Bi deklarazio horietan ez al dago
kontraesanik? Zerbitzari baten ikuspuntutik bai. Azken finean punk mundua ez
dago hilda eta alde guztietatik agertzen dira kultur mugimendu honen
jarraitzaileak.

Eta
galdetzen naiz:
Agertuko al dira punk gehiago urteko
azkenengo sari nagusian? Noiz azalduko ditu Renault-ek bere datorren urterako gidariak? Alonsoren familia Renaulteko motorhomean McLarenean izango al du zerikusirik? Egongo al da McLaren taldean poztuko den norbait
Asturiarrak irabazten badu munduko txapelketa? (Eta ez ditut galdera gehiago egingo bestela bihar amaituko nuke artikulua).

3 iruzkin “Ron Dennis, urteko punkia” bidalketan

  1. asel

    Ez dut uste punkon ezaugarria kontraesanetan aritzea denik, edo ez beste guztiak baino gehiago, behintzat. Ala pentsatu beharko dugu gure politikari guztiak punkak direla? Eskorbuto HBk baztertu zuen urte askotan, are etsaitzat hartu ere, horregatik da barregarria ikustea gaur egun ideologia horretako askok eta askok zelan aldarriktazen duten Eskorbuto. Agian horiek denak ere punkak dira…

    Erantzun
  2. piban

    Artikulu honekin esan nahi dut unkaren ezaugarrietako bat kontraesana izanik, bertan hainbat eta hainbat pertsonai arlo desberdinetakoak (kirolak, politika…) sartu daitezkeela.

    Punka ez da soilik kontraesana, zerbait gehiago ere bada.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude