Mikel Astarloza, blogari ona izango litzatekeen txirrindulari bat

Mikel Astarloza 1

Tipo jatorra benetan Astarloza.
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak batzuetan hitzez betetzen ditu Berria
egunkariko txokoak. Kirola eta idaztea ezin direla lagun onak dioen mitoa
apurtzen du lagun honek.

Oso gustura irakurtzen dira berak idatzitako
artikuluak. Egun hauetan gure lurretan 47. Euskal Herriko itzulia ospatzen ari
da eta ohikoa denez, Mikelek bere apurra jartzen du egunkariko orriak betetzen.

Asteartean, Oñatin egun batzuk egon zirela eta,
horri buruzko artikulua argitaratu zen, gaur berriz atzoko gertakizunen berri
ematen ditu. Beti ere ikuspuntu desberdin batetik, hau da, pelotoi barrutik eta
ez kazetari batek kanpotik ikusi dezakeenaren arabera. Beste batzuetan
anekdotei so egiten die. Behin 2006ko Vueltako etapa batean Markel Irizar
oñatiarrak nola jakin zuen bere semearen sexua kontatu zigun.

Gauza anitzez hitz egiten digu txirrindulariak.
Eta askotan kirol handi bat eta aspektu askotatik ezezaguna zaigun mundu bat hurbiltzen
gaitu bere artikuluen bitartez Pasaitarrak.

Eskerrik asko Mikel eta segi horrela. Ea noiz ikusten zaitugun euskal
blogosferan zure garaipenei buruz hitz egiten!!!

Mikel Astarloza 2

Erantzun bat “Mikel Astarloza, blogari ona izango litzatekeen txirrindulari bat” bidalketan

  1. Lutz Long

    Ados nago.

    Gogoan dut behin kontatu zuela nola, Iban Mayoren ondoan zihoala, bide ertzean “animatzen” ari ziren zaleek zer-nolako gauzak esaten zizkioten honi, eta zer gogoeta interesgarria egiten zuen Mikelek zaleen benetako zaletasunaren, forofismoaren, edukazioaren eta horrelako kontuen inguruan. Oso ondo idazten du gainera. Eta, oso tipo jatorra eta sanoa dirudi.

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude