Gauzak ongi egiten

Askotan oheratzen garenean eguna nolakoa izan den hausnartzen dugu. Batzuta ongi aprobetxatu dugula, beste batzutan ez hain ondo… Mila eta bat ondorio atera dezakegu.

Unibertsitatean nagoenetik gauzak ongi ateratzen zaizkidala uste dut. Denetik egiten dut, baina batez ere, klaseko lanak (ikasi, lanak, asko irakurri…). Normala denez gauza batzuk alde batera baino, ez ditut dagoeneko egiten. Esate baterako lagunekin egon, gogoko ditudan irakurketak egin, kirola egin… Uste dut azken hau dela gehien izorratzen nauena. Ea bigarren lau hilabetean ariketa fisiko gehiago eta jarraiagoa egiteko aukera duda. Eta gauza berriak egiten ere hasi naiz. Lagun berriak egin ditut, beste karrera batzuetan jarraipenak egin ditut oso azaletik, Gasteiz bezalako hiri bat gehiago ezagutzeko aukera izan dut…

Arte ederretako ikasleekin

Egun hauetan Bilbon nago. Arte ederretako ikasle batzuk nire lagunak dira, eta aprobetxatzen ari naiz beraiekin egoteko azterketak hasi baino lehenago.

Arte ederretako karrera guztiz desberdina da Historiako konparatuz gero. Klase batzuk teorikoak direla, baina Leioako Arte Ederretako fakultatean gehiago giten da, gauzak ez dira berdin.

Gurean klaseak dira nagusi,batzutan hitzaldiak, eta ondoko edifizioan praktikak egin daitezke, baina ez asko. Eta Leioakoan berriz tailerrak ugariak dira eta ikasleak nahi dutenean erabiltzeko eskubidea dute, sartu eta irten edozein momentutan egiten dute. Beti ere arau batzuk errespetatuz. Bakoitza bere lana egin, bata bestearekiko errespetua eduki… Adibidez, kasu normala izan ohi da historiako klase batera ezin joatea, beraz soluzioa ordu horretako apunteak eskatzea da, bestela emandako gauzak gal ditzakezu, eta hori asko izan daiteke. Baina Bizkaikoan ez baldin bazoaz klasera, beste egun eta ordu batean errekuperatu dezakezu. Edo berandu iristen baldin bazara, beranduago irten.

Hori bai, nik ez diet nahi kendu meritua Arte Ederretako Ikasleei. Beraiekin ari bait naiz bizitzen egun hauetan eta lan ugari egiten dute. Meritu ugari dute egiten dutenarengatik.

Iruzkin bat “Gauzak ongi egiten” bidalketan

  1. Leire K.

    Aupa, Iban! Pozten nau entzuteak gustura zabiltzala eta “gauzak ongi egiten”. Gauza batzuk aukeratzerakoan, beste batzuk sakrifikatu egin behar ditugu, baina oheratzen garenean gauzak ondo egitearen sentsazioa da munduko gauzarik onenetako bat.

    Ondo segi!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude