Nire argazki baten lizentzia urratu du Mondraberri atariak

Bidegorri
Goiko irudian, jatorrizko irudia CC Aitortu 2.0 lizentziarekin

Flickr kontuan lizentzia libre batekin (CC Aitortu 2.0) dudan Urkuluko bidegorriaren argazkia erabili du Mondraberri atariak bidegorrien gaineko albiste bat ilustratzeko inongo krediturik aitortu gabe.

Googleren irudi bilaketa erabilita lehenengo postuan agertzen da argazkia. Melbourneko, Australia, http://treadly.net  txirrindularitza  atariak CC lizentzia errespetatuz erabili zutelako.

Mondraberriren lizentzia urraketa
Goiko irudian, argazkia Copyright-dun Mondraberri aterian.

Sarrera idazten dudan bitartean Mondraberriri gertatutakoa jakinarazteko idatzi diet. Lizentzia libre bat izanda zergatik ez duten errespetatu galdetzeko?

Mondraberriren erantzunaren zain…

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

4 thoughts on “Nire argazki baten lizentzia urratu du Mondraberri atariak

  1. Buff!!! Ze konplikatua den lizentzien mundua… Mundu konplexu hori existitzea gutxi batzuek negozioa atera nahi diotelako ahal duten guztiari… Pentsatzeko zeresana ematen du.

  2. Aupa Imanol!

    Zure argazki bat erabiltzea otu zaigu gure blogeko sarrera bat egiteko. Elkartasun eguneko kontzertu batena da izatez.

    Lan polita egiten duzu,
    animo eta eutsi goiari!

  3. Mondraberrira mezua idatzi eta hurrengo egunean erantzun zidaten. Hutsa aitortu egiten dute, jarritako lekuan ez zegoela behar bezala jatorria adierazterik eta adierazitakoa kontuan hartzen dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude