Quis custodiet ipsos custodes?

Gaur Goiena.net atarian berri bitxia aurkitu dut
. Arrasateko Biteri parkinga egiten ari zirela pare bat kamera lapurtu zituzten. Bigarren aldian kamera funtzionamenduan zegoen eta kamera lapurtu aurretik kamerak lapurra grabatu zuen. Nork zelatatzen ditu zelatariak?

Burura etorri zait orain dela gutxi irakurtzen bukatu dudan Dan Brown idazlearen Digital Fortress liburuan behin eta berriz azaltzen den esaldi bat: Quis custodiet ipsos custodes? Burura etorri zait ere Ricardo Gallik idatzitako sarrera bat eta gero Suburbian azaldu zen beste artikulu hau.

Hemen duzue Enkriptatutako mezu bat. Lortuko duzue desenkriptatzen?

01101011 01110101 01101100 01110100 01100111 01110101 00001101 00001010 01101111 01111010 01100001 01111010 01100001 01111010 00001101 00001010 01101110 01111010 01110100 01100101 01101001 01110100 00001101 00001010 01110100 01100101 01100001 01101110 01110100 01100101

Enkriptatutako mezua

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude