LarraB&Betzutik posteatzen

Orain dela 10 minutu heldu naiz Larrabetzura. Autoa aparkatu, kotxetin irten eta Iban Arantzabal lankidearekin egin dut topo. Hori Bai gaztetxera sartu eta blogariak agurtu ditugu.

PD: Argazkian Patxiren eramangarria agertzen da alboan garagardo bat duela.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

6 thoughts on “LarraB&Betzutik posteatzen

  1. Ñoooooo itxura ederra deko garagardoak! Ni hamen nau etxen, lasai-lasai (behar dodala)ta hametik jarraitukot topaketa (ahal den heinean…). Hartuizue garagarde bet nire kontu!

  2. Argazkiko hori ez da izango MacBook berri horietako bat? Hala bada esan mesedez ondo dabilen, Olentzeroren eskutitza egiten hasi naiz dagoeneko.

  3. Ondo pasatu gendun bariku iluntzean. Batu ginenon artean, giro ona, garagardoak, musika izugarri ona eta umorea. Larrabetzuarrak hurbildu ziren jakinminez, eta blogak, sindikazioa, podcastinga… bideo barregarri batzuek… zer ez genuen ikusi eta ikasi pantaila handitik.

    Wifi bidez posteatzen, eta giro jatorrean.

    Hurrengoan gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude