Blog&beers 3.0 LarraB&Btzu

Ekainaren 2an Blogs & Beers berri bat antolatu dute. Oraingoa Larrabetzun, Hori Bai Gaztetxean. Patxi eta Sergio blogariek komunitate berri bat aurkeztuko dute eta gero Blog&Beers baterako deia egin dute. Guztia antolatzeko wiki bat sortu dute eta egitarau zabala prestatu dute gainera. Gaztetxean wifi konexioa egongo da portatila eramaten dutenentzako. Egitaraua

Iluntzeko 8etatik aurrera honako hau izango da egitaraua:

  • Larrabetzu.org blog komunitatearen aurkezpena.
  • Blogak eta herri txikiak solasaldia.
  • Gaztetxeak eta Internet esperientzien kontaketa.
  • Euskal blogosferatik sortutako ekimen berrien aurkezpena
  • Musika eta garagardoak…

bb3

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude