Appleren Mac Book Pro eramangarriak Windows XPrekin saltzen du Estatu Batuetako enpresa batek

Estatu Batuetako
ExperCom empresak Appleren Mac Book Pro eramangarriak aurre-instalatutako Windows XP sistema eragilearekin saltzen ditu. Ah! Laguntza teknikorik ez dute ematen. Horrela diote euren webgunean:

Ez dugu Windows XPren laguntza teknikorik ematen, ezta Applek ere. Zuretzat instalatuko dugu, baina, MacEroak gara, eta ezin dugu Windows galderak erantzuten lagundu.

Burura etortzen zait Hertzainak taldearen abesti bat. Nola aldatzen diren gauzak Jobs kamarada!

Iturria: AppleBerriWindows XP sistema eragilea duten Mac Book Pro ordenagailuak saltzen hasi dira

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

One thought on “Appleren Mac Book Pro eramangarriak Windows XPrekin saltzen du Estatu Batuetako enpresa batek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude