Diseinu aldaketa Klik Bikoitzan

Bloga sortu nuenetik buruan nuen gauza bat izan da. Klik Bikoitza blogaren urtebetetze egunean esan nuen diseinua aldatuko niola. Gaur erabaki dut diseinu berrian ezartzea. Oraingoz Beta Bertsioa da ikusten duzun diseinu berri hau. Diseinuaren garapena
Oraingoz blogaren egitura ez dut gehiegi aldatu. CSS garbi, sinple eta praktikoa. Banner berri ba sortu dut (lehengoan oinarrituta), CSSan koloreak aldatu ditut eta eskumako menurako laukitxoa lehengo hirukiaren ordez aldatu dut. Gutxinaka-gutxinaka joango naiz diseinua egokitzen bertsio egonkor bat lortu arte. Akatsik ikusten baduzu aldez aurretik barkamena eskatu nahi dizut eta suertatu daitezkeen akatsen berri emateko eskaera egiten dizut (kontaktu-orria erabili horretarako).

Diseinu berria garatzeko Web Developer eta ColorZilla gehigarriak erabili ditut CSSa editatzeko. Web Developer Mozilla Suite, Mozilla Firefox, eta Flock nabigatzaileentzako gehigarri bat da. Gehigarri honek webguneen garapenerako tresna-barra gehitzen dizkio nabigatzaileri. ColorZilla koloreak aukeratzeko balio duen gehigarri bat da.

Hainbat sistema eragileetan diseinua nola ikusten den probatzen egon naiz eta nire Flicker-eko galeriara igo ditut irudiak. Hemen jarri ditut. Windows sistema eragilearen irudiak Antton PeƱak bidali dizkit. Eskerrik asko Antton!
Oso baliagarri izan zait Maitek CSSan utzi dituen oharrak. Eskerrik asko Maite!
Diseinu zaharra ikusten baduzu zure nabigatzailearen katxea garbitu beharko duzu CSS berria ikusteko.

Oraindik diseinu zaharra ikuste duzula…

Klik Bikoitza | Diseinu berria

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

2 thoughts on “Diseinu aldaketa Klik Bikoitzan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude