Steel Pulse

Steel Pulse ez da talde Jamaikarra, baina egiten duten reggaea horren ona izanik, ezin genituen Kingston Hiria blogetik kanpo utzi Jamaikari oso lotuta bait dago Steel Pulse reggae taldea.

Steel Pulse 1975. an jaio zen Birminghamen, Jamaikatik Inglaterrara lan bila etorritako Jamaikar asko hiri honetan geratu ziren lanean, eta David Hinds (abezlari eta gitarra jolea) Jamaikar hauetako baten semea da eta baita Basil Gabbidon (gitarra eta koruak) eta Ronnie McQueen (baxua).

David Hinds izan da hasieratik Steel Pulse taldeko motorra, bere abeztien hitzek Birminghameko gazte beltzak liluratu zituzten bere afrika zabalaren irudiarekin eta punk taldeekin jotzen zuten aldi askotan.

Burning Spear izan zen ateak zabaldu zizkiena, Island disketxeari taldea aurkeztuz eta horren ondorio izan zen 45rpm ko “Ku Klux Klan”.

“Handsworth Revolution” izan zen hurrengo diska eta hemen taldea musikari gehiagok osotzera pastau zen Selwyn Brown, Steve Nesbirt eta Fonso Martinekin, diska honek Inglaterrako reggaeren eboluzioa isladatzen du.

Hala ere Islandekin harremanak apurtu eta Elektra sigiluarekin grabatu zuten hurrengo diska True Democracy.

Honen ondoren Earth crisys etorri zen, Elektrakoek diska komertzialago edo Eddy Granten antzekoago bat grabatzeko presionatzen bazuten ere “Not King James version” bezelako abezti bikaina grabatu zuten.

State of Emergency MCArekin grabatua dago.

Rastafary Centennial Pariseko Montmatren grabatu zuten Haile Selassi hil zeneko 100 urte betetzen zirenean. Kontzertu hau Fonso Martin hil zenetik egiten zuten lehen kontzertua zelarik.

Estatu Batuetan arrakazta lortzen joan ziren eta goia ukitu zuten 1992an David Hinds New Yorkeko Taxistek beltzei autoetan igotzea galerazten zietela salatu zuenean. Epai bat egon zen eta irabazi ere egin zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude