Ikuskizun zirraragarria Arrasaten

Arrasateko euskalgintzak ikuskizun bat antolatu du ostiral honetan, urriak 24, arratsaldeko 19:00ean hasita. Denis Josselin funanbulistak Zeruaren eta lurraren artean ikuskizuna eskainiko du Herriko Plaza nagusian. Mundu osoan ezaguna da Denis Josselin bere ikuskizun zirraragarriak direla eta. Parisen, besteak beste, bi aldiz zeharkatu Sena ibaia 30 metroko altueran. Arrasaten Herriko Plaza Nagusia alderik alde igaroko du soka baten gainean ibiliaz 15 metroko altueran. Ordu erdiko ikuskizun zirraragarria ikusteko aukera izango da, bada, ostiral iluntzean, 19:00ean hasita. Zatoz!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Eredu izan

Zer ikusi, hura egin

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Haurrek egiten dute… eta gurasoek?

Gipuzkoako hainbat herritan eginiko ikerketa batek frogatu dute haurrek egiten dutela euskaraz eta gurasoek… haurrak aurrean badaude soilik.

Datu gehiago eta albistea hemen: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1385457760

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Belaunaldiak

Joan den azaroaren 13an, Zahar-Berrik antolaturik, Markel Irizar elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Txirrindulari profesionala izaki, euren bizimodu bereziaren hainbat kontakizun eskaini zizkigun bertan elkartutako euskaldun berri eta zaharroi.

Pelotoian euskaraz egiten zen galdetuta, baietz erantzun zigun. “Euskaldunen artean erabiltzen eta entzuten da”. Bitxia izan zen entzutea, ordea, euren artean euskaraz egiteaz gehien harritzen zirenak txirrindulari espainiarrak zirela. Imajina dezaket euretariko bat galdetuz: “Pero vosotros hablaís en euskera a vuestros hijos?” galdetu omen diote behin baino gehiagotan Markeli. “¡Pues claro!” erantzun berak. Antza denez, gainerakoek normaltzat hartzen dute euskaldunek euskaraz egitea euren artean.

Hizkuntzaren definizioari erreparatzen badiogu, “gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea” eskaintzen digu Euskaltzaindiaren hiztegi batuak. Gizatalde baten komunikazio bidea, beraz. Ez da kasualitatea izango komunikazio eta komunitate hitza jatorri beretik eratorriak izatea. Hortaz, gure arbasoetatik guganainoko komunikazio hori bermatzeko ezinbestekoa da transmisioa: belaunaldiz belaunaldiko hizkuntzaren transmisioa, alegia.

Euskaltegikook, esaterako, bi helburu jorratzen ditugu: batetik, euskara ikasi edo hobetu nahi duten guztiei ezagutza horiek eskuratzen laguntzen diegu; eta, bestetik, herritar horiei euskara erabiltzeko sareak eskaini, Zahar-Berri, kasu.

Are harrituago uzten du Markel Irizarrek pelotoiko txirrindulari espainiarra, gaineratzen dionean, bere txikiak 4 urterekin, gaztelera askorik ez dakiela. Txirrindulari hori imajinatzen dut eskuak burura (edo kaskora) boteaz, pentsatuz, “¡Está como una chota!”. Markelek badaki ordea, Arrasaten, bere txikiak gaztelera ere ederki ikasiko duela, baina baita, halaber, euskararen transmisioan funtsezko papera jokatzen duela berak.

Gazteleraren ezagutza ia Euskal Herriko txoko guztietan bermaturik dute gure umeek, baita ingurune euskaldunenetan ere; ez ordea euskara (ezta aipatutako eremuan ere). Bere seme-alaben euskara eskola-orduetara mugatzen duenak, ezin esperoko du, beste inongo erabilerarik gabe, gaztelera bezain ondo erabiltzerik. Kalkulatu ezazue: urte batek zenbat ordu dituen, eta eskolan pasako dituen ordu kopurua. Emaitza gutxi-asko %15 da, hau da, beste euskara erabilerarik ez badu %85ean erdara baliatuko du. Ondorioz, bere euskara maila mugatuagoa izango da, eta nahiago izango du erdaraz aritu. Horretan giltzarri gara gurasook bai ereduz, bai jarreraz.

Guraso euskaldunok, esaterako, geure ohitura eta jokamoldeekin adibideak eskaintzen ari gara haurren hizkuntz jokamoldeetarako. Esaterako, seme-alabei berba egiterako orduan, lagunartean, erosketak egiterakoan erakusten dugun jokaerak baldintzatuko du berena. Bestalde, guraso ez euskaldunek ere badute zer eginik. Gaur bertan oso adibide polita eskaini dit Eskoriatzako ikasle batek: Maitek. Bera ama da eta alaba izan bezain pronto erabaki zuen euskara ikasten hastea. Bere senarrak ez daki, baina Maite maila polita lortzen ari da. Orain bi aste, alabari etxerako lanetan laguntzen ari zela, alabak, hala eskatu zion “Ama, zergatik ez dugu euskaraz gehiago egiten?” hunkitu egin zen Maite. Euskaldun berriak abiapuntu zailago batetik abiatzen dute komunitatera sartzeko bidea, baina meritua ere halakoa dute, Markel Irizarrek behin eta berriro aitortu zien bezala.

Atzoko Markelen ikasgaia ez zen soilik euskaldun berrientzat izan, baita euskaldun zaharrontzat ere.

Arrasateko Udal Euskaltegia

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Herri Eskolako ikasleen mezua

Euskara gurekin eta gu euskararekin

Munduko mapari erreparatuta, euskal herria puntu txiki bat besterik ez da, eta gu bertan bizi gara. Guk hamaika urte ditugu eta gure hizkuntza euskara da, eta bihotzean daramagu.

Batzuen gurasoak ez dira euskaradunak, baina saiatzen dira euskaraz hitz egiten. Beste batzuk, berriz, euskaldun peto-petoak dira eta euskara txiki-txikitatik erabili izan dute.

Helduek euskaraz egiten badute, txikiek beraiengandik ikasiko dute. Gu prest gaude ez dakitenei erakusteko, euskaraz bizi nahi dugulako.

Beraz, euskaraz egiten saiatu behar gara.

EUSKARA GUREKIN ETA GU EUSKARAREKIN!!!

SEGI HORRELA TXOOOO!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Berrizen tailerra hizkuntza transmisioaren inguruan

Eskolak baino eragin handiago du etxeko portaerak hizkuntza normalizazioan, Berrizko tailerra emango duten AHIZE aholkularitzako kideen ustez. Hori lantzeko, tailerra antolatu dute eta albistea dakar Anbotok http://www.anboto.org/albistea/15519/eskolak-baino-eragin-handiagoa-du-etxeko-portaera-linguistikoak/

Arrasaten ere, argi dugu egiten dugunaren nolakotasuna garrantzitsua dela. Euskaldunok etxean euskaraz egitea oso garrantzitsua da!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hizkuntza trasnsmisioari buruz gehiago jakiteko

Duela 5 urtekoa bada ere, mamitsua da Onintza Iruretak Argia astekarian eginiko erreportaia. Bertan datuak, irakurketak, grafikoak… transmisioari buruzko xehetasunak daude oro har. Gaiaz gehiago jakin nahi duenarentzat interesgarria.

Irakurtzeko klikatu hemen.

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Formazioa edo haurrak euskaldunegi izateko beldurra

Ostiralean, Idurre Eskisabelek artikulua idatzi zuen Berrian, kaxerokeriari guraso batzuek dioten beldurraz.

Artikuluaren pasarte aipagarri batzuk:

“Ez baitaude kontuak txantxetarako, gero eta globalagoa baita mundua, eta jango baitu berriro ere mehe Shakespearerena ez dakienak”·

“Eta ume horiek euskaraz ergatiboaren marka zuzen jartzeko gai ez direla iritsiko dira unibertsitatera, beren gurasoek bezala erdaretan errazago irakurtzen dutela aldarrikatuz, eta lagunarteko hizkuntza erdarak dituztela”.

Artikulu osoa hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zergatik euskararen erabileraren hautua egin?

Askotan, hainbat hizkuntzalari eta soziolinguistika adituk familiari aitortu izan diote euskararen transmisioan funtsezko garrantzia. Eta guk ere horrela uste dugu.

Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu gurasoek edota familiako kide helduek euskararen erabileraren hautua egitea, azken finean ahalegin pertsonal honi esker emango baita integrazio linguistikoa.

Hizkuntza baten transmisioa ez da emango soilik hizkuntza jakitean baizik eta erabiltzerakoan transmitituko da. Hizkuntza erabileraren hautua egiterakoan ematen diogu balioa hizkuntzari, bestela hizkuntza bat ez jakitea eta ez erabiltzea gauza bera izan baitaiteke.

Arrasaten, neurri handi batean, euskaraz bizitzeko aukerak izan baditugu, baina hautu pertsonala falta zaigu, hau da, euskara etxean, kalean, lanean… haurrekin, gazteekin, beste guraso eta helduekin, aiton amonekin… euskaraz egitea. Gure ondorengoek euskaraz bizitzea nahi badugu, guk, helduok,  eman behar dugu lehen pausua eta hautua egin. Azken finean, gurasoen edo helduon eskuetan baitago haurren euskara ikasteko prozesua indartzea eta erraztea. Eta horrela, haurren lehen hizkuntza halakoa bada, horrelako hiztuna izango baita!

Beraz, eredu izan gaitezen helduok eta egin dezagun hautua. Haurrek ikusten dutenaz ikasten dute eta!

 

Aizpea Otxandiano – Txatxilipurdi Elkarteko kidea

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hilak 18an aurkeztu genuen “Eta zuk, nola egiten duzu?” kanpaina

 

Asteazkenean, hilak 18, AEK, Udal Euskaltegiak, Udalak, Arizmendik eta Txatxilipurdik prentsari “Eta zuk, nola egiten duzu?” kanpainaren aurkezpena egin genion. Ezin izan ziren etorri Herri Eskola eta Institutuko kideak, baina kanpainan parte hartuko dute ere. Ekinaldia batik bat irailetik abendura bitartekoa izango da eta kalean, sarean eta telebista zein zineman garatuko da eta xedetzat du guraso euskaldunen artean hizkuntza transmisioari buruzko hausnarketa bultzatzea. Adi egon seinaleari!

prentsaurrea2

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun