Komunika

Komunika

Isiltasunik inoiz izan baldin bada
jakin-mina izan zuen lehenengo alaba
Hura Berbaren ama, amandre Kantuen,
belarrira esandako hitz debekatuen…

 

Hizkuntza txiki baten iloba handiak
antenetan eraiki ditugu habiak
mila paper tindatu, milioika pixel hil
gure baitan betiko premia bat dabil.

 

KOMUNIKA, KOMUNIKATZEA
KOMUNIKA, KOMUNITATEA

 

Berbak galdu egin daitezke uhinetan,
zerua ez da kabitzen kuatrikromietan,
bideoko izarra internetek hil du…
Zu entzun nahi zaitugu, ez zaitez isildu.

 

Zutaz ari bagara, gutaz ari gara
pantaila baten sartzen ez zaren bailara,
silikonazko berben spam oihanean,
helburu bat daukagu Debagoienean.

 

KOMUNIKA, KOMUNIKATZEA
KOMUNIKA, KOMUNITATEA

Utzi erantzuna