HERRI-EGUNA

Urtero bezela aurten ere Herri-eguna iritsi da. Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoilari, trikitilari eta panderojoleak Oñatiko kaleak alaitzen ibiliko gera.

10:45etan San Martin Erresidentzian elkartuko gera guztiok,  argazkia aterako dugu eta 11:15 inguruan Oñatiko  kaleetako giroa alaitzen ibiliko gera 14:00ak arte. Ondoren, kiroldegian bazkalduko dugu eta bazkaldu eta gero saiotxo bat eskainiko dugu bertan dagoen jendeak dantza egin eta abestu dezan.

Zu ere animatu eta bertan ikusi nahi zaitugu.

Ondo pasa jaixak!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

MARTXOAK 14, UDABERRIKO KONTZERTUA

Martxoak 14ean, Udaberriko Kontzertuei hasiera emango diegu. Aurten ere, beste urteetan bezela hiru kontzertu eskeiniko ditugu: martxoak 14, 24 eta 26ean.

Martxoak 14ko kontzertua Santa Ana Aretoan izango da arratsaldeko zazpiretan. Bertan hiru taldek parte hartuko dute: Haize Taldea, Lorea Gomezen zuzendaritzapean, Triki-Pandero Taldea, Jaione Intxaustiren zuzendaritzapean eta Akordeoi Orkestra, Arantzazu Bikuñaren  zuzendaritzapean.

2014-03-14 Kontzertua

 

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

MUSIKA ESKOLAREN ERREPORTAJEA

Jose de Azpiazu Musika Eskolaren 25.urteurrenaren ospakuzunaren barruan Goiena telebistak musika eskolari buruz egin duen erreportajearen luzapena honako hau da:

http://goiena.net/oinati/1392978810611

 

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

ANDOAINGO PIANO JAIALDIA

Otsailak 15ean, Jose de Azpiazu Musika eskolako bederatzi ikasleek Andoaingo piano jaialdian parte hartu zuten. Guztiek lan bikaina egin zuten eta oso gustura itzuli ziren Oñatira beren domiñak jantzita.

Izar Diaz, Unai Pedrosa, Asier Berreteaga eta Anje Maiztegik urrezko domiña jaso zuten eta Anna Belen Ferrero, Unai Agirre eta Naroa Martirenak zilarrezko domiña. Hauek A Mailan aritu ziren piano bakarlari bezela.

B Mailan, pianoa 4 eskutara, Sara Mantxola eta Marta Igarzabalek parte hartu zuten eta aipamen berezia jaso zuten. Horregatik, otsailak 16an berriro Andoaina joan ziren jaialdiko kontzertu amaieran pianoa jotzera.

ZORIONAK guztioi egin dezuten lanarengatik eta beraien irakasle diren Ainhoa Galdos eta Araceli Guridiri ere ZORIONAK.

Jarraitu horrela!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

ANDOAINGO PIANO JAIALDIA

Otsailak 15 eta 16ean Andoaingo piano jaialdia ospatuko da Andoaingo Bastero Kulturgunean (Ondarreta kalea, 1).

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako 9 ikasleek parte hartuko dute. Hauetako zazpi ikasle, Piano Bakarlariak A Mailan arituko dira eta besti bi ikasleak, Pianoa Lau Eskutara B Mailan.

Guztiak otsailak 15ean parte hartuko dute. Piano Bakarlariak goizean arituko dira, 9:30etan hasi eta 14:00ak aldera arte. Pianoa Lau eskutara joko duten ikasleak aldiz arratsaldeko 17:30ak inguruan egingo dute beraien saioa.

Ekitaldia, kulturguneko bi aretotan egingo da: Auditorioan eta Ekitaldi Aretoan.

 

PIANO BAKARLARIAK A MAILA

IKASLEA

ARETOA

ORDUA

OBRA

Anje Maiztegi

Auditorioa

  9:30 (3)

Woltz For Alice

Naria Martirena

Auditorioa

  9:30 (12)

Orange Tango

Unai Pedrosa

Auditorioa

10:15 (1)

Danza Indiana

Asier Berreteaga

Auditorioa

11:15 (12)

El Artista

Unai Agirre

Auditorioa

11:15 (19)

Happy go Lucky Cha Cha

Izar Diaz

Ekitaldi Aretoa

12:30 (23)

Rigaudon

Anna Belen Ferrero

Ekitaldi Aretoa

13:30 (21)

Ecossaise

Irakaslea: Ainhoa Galdos

 

PIANOA LAU ESKUTARA B MAILA

IKASLEA

ARETOA

ORDUA

OBRA

Sara Mantxoa

Marta Igarzabal

Auditorioa

17:30 (22)

Renaissance Rag

Irakaslea: Araceli Guridi

 

 

 

 

 

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

Piano entzunaldia Arrasaten

Urtero legez, Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu aurretik, entzunaldia eskainiko dute bertan parte hartuko duten ikasleek.

Parte hartzaileak: Izar Diaz, Anna Belen Ferrero, Unai Pedrosa, Anje Maiztegi, Naroa Martirena, Asier Berreteaga, Unai Agirre, Sara Mantxola eta Marta Igartzabal.

Eguna: Urtarrilak 29, asteazkena

Lekua: Arrasateko Amaia Antzokia

Ordua: 18:30etan

Anima zaitezte!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

Musika Eskolaren 25.urteurrena-Goienako albistea

Hona hemen aurreko ostiralean, urtarrilak 17, Goiena Telebistak argitaratutako bideoa.

Ea gustukoa duzuen!!!!

Hemen informazioa: http://goiena.net/oinati/1389976183246

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

KONTZERTU DIDAKTIKOA GAZTELEKUAN

Abenduaren 26an arratsaldeko 6:00etan Oñatiko Gaztelekuan Kontzertu Didaktikoa eskeiniko dute. Bertan Musika Eskolako gitarra irakaslea den Juanma Gereñuk parte hartuko du, “Blues-a hizkuntza unibertsala” izeneko emanaldia eskainiz.

Anima zaitezte!!!

KARTELA -1

 

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

EGUNEKO ZENTROA

Abenduak 27an, ostirala, goizeko 11:00etan Jose de Azpiazu Musika Eskolako akordeoilariak, trikitilariak eta panderojoleak Eguneko Zentroan izango dira Gabon abestien kontzertua eskeiniz.

GABON KANTAK

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina

OLENTZERO

Abenduak 24ean Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleek hainbat ekitaldi izango dituzte:

– 17:30etan 2. mailako triki-pandero taldeko ikasleak Olentzerorekin  kalejiran irtengo dira Arboledatik Plazaraino herriko kaleak alaituz.

– 18:00etan Udaletxeko Arkupetan akordeoi taldeko ikasleek Gabon abestien kontzertua eskainiko dute.

– 19:00etan Udaletxeko Arkupetan Oñatiko Bandak Gabon kontzertua eskainiko du eta bertan Musika Eskolako haizezko instrumentuko hainbat ikasleek parte hartuko dute.

GABONETAKO EKINTZAK 2013

OLENTZERO - 1  OLENTZERO - 2

OLENTZERO - 4 OLENTZERO - 5OLENTZERO - 7

Kategoriak Italia 2012 | Utzi iruzkina