Kultura, Kirola eta Herri Bizitzari buruzko lehenengo saioaren kronika

Jar Gaitezen ekimenaren baitan, kultura, kirola eta herri bizitzaren inguruko gaiak lantzeko lehen saioa burutu zen joan den asteartean, hilaren 15ean. Denera, hamabi herritar gerturatu ziren saio honetara eta bertan, Aretxabaletan esparru hauetan dagoen errealitatearen gerturapen bat egin zen.

JG Kultura + Kirola + HB 1 saioa 002

Zer ulertzen dugu kultura eta herri bizitzaz? Zeintzuk dira kirolaren esparruan Aretxabaletan dauden eragileak? Eta zeintzuk dira esparru hauetaran herri mailan garatzen diren dinamika nagusiak? Horrelako galderei erantzuten saiatu zen lan-taldea, ariketa eta dinamiken bitartez. Helburua, lanketa-esparru honi dagozkion hiru arloak hartu eta praktika positiboak identifikatuz, herri argazki bat ateratzea izan zen. Behin oinarrizko kontzeptuak landuta eta herriko aniztasunaren gerturapena burututa, hurrengo saioan, beharrak eta aukerak identifikatzea izango da asmoa. Nagusiki, herrigintzatik bultzatutako ekimenei garrantzia ematea bilatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude