Ludotekako hezitzaileak esperientzia kontatzen

20170315_120302_1489593250862

Kurtso honetan zehar Bergarako ludotekan, haurren iritziak jasotzeko asmotan dinamika ezberdinak burutu dituzte. Aurrera eramandako ekintza hau positiboki baloratu dute bai haur zein hezitzaileek.

Izandako emaitza ona ikusita eta esperientzia hau beste ludoteka batzuetara zabaltzeko asmotan, aste honetan Bergarako hezitzaileak Aretxabaletan izan ziren Gipuzkoako beste hainbat herritako ludotekei egindakoa aurkezten. Bertaratutakoen artean ere harrera bikaina izan zuen ekimenak.

Ea Bergarako ludotekan bizitakoa beste herri batzuetara ere zabaltzen den!

20170315_120302_1489593250862

Egunero daukagu zerbait Oxirondoko ludotekan

IMG_3227

Aste honetan ere hainbat ekintza egin dituzte Oxirondoko ludotekan. Astelehenean txokolatezko pastela egin zuten. Martitzenean eskaladako materiala ezagutzen ibili ziren neska mutikoak. Eguaztenean etxetik ekarritako kamisetak margotu zituzten errotulagailu berezi batzuekin eta eguenean jai dominikarra izan zuten.

IMG_3193IMG_3194IMG_3195IMG_3204IMG_3216IMG_3209 IMG_3227IMG_3255IMG_3256IMG_3261

Bertso saioa Kartzela Zaharrean

gazte

Goi mailako bertso saio bat izango da martxoaren 31an, eguakitza,  Bergarako Kartzela Zaharrean, Jarduneko Kopla barik bertso eskolarekin elkarlanean antolatuta.

Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera saioari eta taula gainean punta puntako 4 bertsolari egongo dira; Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jon Maia eta Unai Iturriaga hain justu ere. Eta gai jartzaile lanetan Ibon Leibar “Txinbo” bergararra arituko da.

Sarrera 5 eurotan erosi ahal izango da egunean bertan Kartzela Zaharrean.

Animatu eta ez galdu bertso saio eder  bat ikusteko aukera!

gazte

Bueltan da laburbira 2017

laburbira

Aurten ere izango da zer ikusi XIV. labur birako edizio honetan. Euskal Herrian bertan zein kanpoan euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabaltzea du helburutzat ekimen honek eta horretarako 32 herri bisitatuko ditu hilabete batean zehar.

Bergaran ere egingo du geldialdia eta euskarazko zinemagintzako 8 lan freskoz osatutako emanaldia izango da martxoaren 6an, arratsaldeko 19:00etan Bergarako Gaztetxean eskainiko dena.

Aurten gainera ikusleentzako lehiaketa bat antolatu da eta bertan parte hartu ahal izango du XIV. Laburbirako emanaldiren bat ikusten egon den edonork. Horretarako laburbirako webgunean dagoen galdetegia bete beharko da.

Informazio gehiago webgunean: http://www.kameratoia.eus/

 

laburbira

 

XXIII. Txorimaloen erakusketa

Kartela (1)

Aurreko urteko arrakasta ikusita aurten ere txorimaloen erakusketa izango da Erramu zapatuan, apiliaren 8an, Ibargarai kalean goizeko 11:30etatik 13:00ak arte.

Animatu lagun artean txorimaloak egin eta primeran pasatzera!

Txorimalo erakusketaren oinarriak:

1)Nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka (gehienez 8 partaide talde bakoitzeko)

 

2)Izena ematerakoan egilearen izena edo taldean egina bada taldearen izena  adieraziko da.

 

3)Edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin.

 

4)Txorimaloak euskararen aldeko lema (esaldi, kopla, bertso…) bat eraman beharko du. Lema, A4 tamainako kartulina zurian joan beharko da. Txorimaloak eramango duen lema, apirilaren 3a baino lehen aurkeztu beharko da.

 

5)ERAKUSKETA 2 taldetan banatuko da:

 

(a)12 urtetik beherakoak (LH-koak)

(b)12 urtetik gorakoak

6)Erakusketa 2017ko apirilaren 8an Erramu zapatuko ferian, egingo da. Aurkeztutako txorimaloak Ibargarai kalean egongo dira ikusgai, 11:30etatik 13:00era.

 

7)Izen ematea: Jarduneko bulegoan, 943763661- 605712469 telefonoetara deituta edo gaztejardun@topagunea.com helbidean. Eman beharreko datuak: Taldearen izena, taldeko ordezkari baten izen abizenak, telefonoa eta lema.

 

8)Erakusketan parte hartzen duten talde guztiek sariak jasoko dituzte:

-12 urtetik beherako taldeetako parte hartzaile guztiendako merendola  egingo da maiatzaren 5ean arratsaldeko 17:30etan azokan. Bertan,sari ezberdinak zozketatuko dira.

-12 urtetik gorakoen taldeen artean sari ezberdinak zozketatuko dira (afariak, herriko komertzioetan gastatzeko bonoak…).

9)Esaldi onenaren sari berezia: 30 euro. Jardun Euskara Elkarteko lantaldeak bozketa bitartez erabakiko du zein izango den esaldi onenaren  irabazlea.

 

10)Izen emateko azken eguna apirilaren 3a izango da. Oinarriak onartzea beharrezkoa da erakusketan parte hartzeko. Zalantzaren bat izanez gero, deitu Jardunera.

 

11)Txorimalo erakusketan parte hartu duten taldeek     aukera izango dute sari banaketaren ondoren txorimaloak azokara eraman eta bertan erakusgai jartzeko. Erakusketa apirilaren 8an hasi eta apirilaren 24an bukatuko da. Txorimaloa jasotzea nahi izanez gero, apirilaren 24an bertara joan eta beraien txorimaloa jaso beharko dute. Jasota ez dauden txorimaloak, apirilaren 25ean Udalak bertatik erretiratu eta garbigunera eramango ditu.

 

Kartela (1)