Zinemaldiko Fipresci Saria

 

lady-macbeth

Lady Macbeth

Toni Erdmann filmak FIPRESCIren sari nagusia Donostian eskuratu zuen.  Hau da, urtero Nazioarteko Zinema Prentsa Federakuntzak  film onenari sari bat ematen dio. Sari hori emateaz gain, Nazioarteko Zinemaldi bakoitzean parte hartzen duten  filmen artean  bat saritzen du.  Eta Donostiako Zinemaldian saritutako filma William Oldroyden Lady Macbeth izan da. Izenburua irakurtzerakoan, berehala datorkigu burura William Shakespearek sortutako pertsonaia. Filmaren jatorria Nicolái Leskoven  Mtsenskeko Lady Macbeth eleberian oinarritze bada ere,  ez gaude gaizki,, film honen protagonista badu Lady Macbethen ezaugarriak. 1865eko Ingalaterrako landa-eremuan neska gazte bat eskontzen da. Senarrak ez dio kasu handirik egiten eta eta senarra  etxean ez dagoenean honen aitak emandako tratua ez da batere ona. Katherine bakarrik sentitzen bada ere, gauzak guztiz aldatuko dira bizi den etxezarreko langile batez maitemintzen denean. Harremanan horiek neska indaberrituko dute. Eta harreman horiek mantentzeko, Katherin edozer gauza egiteko kapaz izango da. Hasieran ahula zirudien neskka animal basatien portaera izango du: berana dena mantentzeko ez du zalantzarik izango. Asaldakaitz eta hoztasun osoz eta gupidarik gabe garaile irteteko ekintza krudelak burutuko ditu.

Wiilam Oldroyden filmatzeko modua laburra eta zorrotza da. Ez du kamara gehiegi mugitzen eta pertsonaia nagusiaren portaera erakusten digu azalpenetan denbora galdu gabe. Pertsonaia ez du gehiegi berba egiten, ezta bere sentimenduak argi adierazten. Ekintzak aurera emateko moduak nolako den adierazten digu. Hotza ematen badu senak zuzentzen du bere portarea. Mutilarekin dituen harremanak edukitze harremanak dira. Irrika eta senak sentimenduak baino garrantzitsuagoak dira. Zuzendaria  harira doa.  Aktoreen lana eta argazkia bikainak dira. Irudien koloreak: erropen koloreak, gelen argiak  giroa ematen diote kontatutako istorioari.Odroyden modu egokian azaltzen digu Katherinen istorioa.