Pororoca

Uholde emozionala

Zuzendaria: Costantin Popescu

 Aktoreak: Dogma Dumitrache, Iulia Lumanare, Costantin Dogioiu

Herr.: Errumania (2017)

Puntuazioa: 3

 

Dogma Dumitrachek, Donostiako Zinemaldian, aktore onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zuen. Aktoreak oso ondo islatzen du bere pertsonaiak jasaten duen uholde emozionala. Pororoca mareekin lotuta dagoen fenomeno natural bat da. Costantin Popescuk erabiltzen duen izenburua metafora bat da. Kasu honetan, ura izan beharrean, sentimenduak dira. Pertsonaia nagusian izaten diren sentimenduak bere izaera gainditzen du. Istorioaren hasieran, domeka baten, aitak bi seme-alabak parkera eramaten ditu. Alaba parkean desagertzen da. Gertaerak familiaren egonkortasuna astintzen du. Filma hamabost bat minutuko iraupena duen planosekuentzia batekin hasten da. Plano bakarrean, zuzendariak parkean gertatzen ari dena kontatzen digu. Haurrak jolasten, alde batetik bestera; gurasoak haurrak zaintzen; gurasoak euren artean berba egiten; parkean sortzen diren eztabaidak… Egoera normala da, baina neskatoa arrastorik utzi barik desagertzen da. Hortik aurrera, dena aldatzen da. Denbora pasatzen doa eta ez dago arrastorik. Aita errudun sentitzen da, eta beste pertsonaia batzuek ere erruduntzat hartzen dute. Aita bakarrik geratzen joango da, eta obsesionatu egingo da. Pororoca pelikulan prozesu hori pausoz pauso azaltzen da, eta zuzendariak lortzen du ikusleak pertsonaiaren urduritasuna sentitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude