Guraso elkarteak grebari babesa adierazteko egindako bilkura

Hezkuntza politikoa

Pultsera morearekin irten zen gure txikia eskolatik pasa den ostiralean, poz-pozik. ‘Honek minik ez esan nahi du!’ esan zidan harro. Arratsaldean, berriz, eskolako emaila jaso genuen: azaroaren 30ean greba egin(go) dute, gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez. Irribarrez irakurri nuen, ni ere poz-pozik. Iruditzen zait pedagogiari edota hezkuntza sistemari buruz hitz egitean ez diegula greba eta mobilizazioari duten garrantzia aitortzen. Ikasle kooperatiboaren ideia oso interesgarria da, zeharkako konpetentziak eta talde-lana ezinbestekoak dira, ados. Baina egunerokoan erakusten dizkiegun apustu eta ekintza politikoek bihurtzen dute ikaslea subjektu kooperatibo eta kolektibo, nire ustez. Grebak, protestak, bilkurak, elkarlanak… horiek gabe, nola ikasiko dute ikasleek kooperatibo izaten?

Segi irakurtzen

Gelditu ditzagun makinak!

Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua da, hori soilik. Hala ere, Gobernuaren makinaria propagandistikoa martxan da etenik gabe. Azken asteotan ere nabarmen: euskal eskuinak Espainiako Kongresuan lortu ez zuen protagonismoa, hurrengo egunetan EiTB-n lortu zuen. Kate guztietan izan ziren, elkarrizketaz elkarrizketa, ezkerrak lortutako protagonismoari buelta eman nahian. Matuteren hitzaldi borobilak listoia

Segi irakurtzen

Errepidean barna

Sekula ez zait gustatu Formula 1-a. Erruberak eta gasolina gastatzeko modu absurdua iruditzen zait, tinpanoak hautsi eta ingurugiroa kutsatzeko afizio bitxia. Errepidean emozioa sentitzeko ez da beharrezkoa Formula 1-a. Nahikoa da N-1 eta GI-632 errepideak zeharkatzea. Zuloak. Zikinkeria. Errepide bazterreko belarrak. Putzuak. Eta guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz. Ahaldun Nagusiaren eta Bide Azpiegituretako Diputatuaren erabakiz. Izan ere, beraien erantzukizuna da herritarron bide segurtasuna bermatzea. Herritarrona, eta errepidean lanean ari direnena. Beraien bizitza arriskuan jarriz gure segurtasunaz arduratzen direnena. Abuztuan beste istripu bat izan zuen langileetako batek. Zerbitzu minimoak baino gehiago betetzen ari zen langileetako batek. Zerbitzu minimoak diot, 6 hilabetez

Segi irakurtzen

Greba orokorrarekin bueltaka

Greben kontzeptua, gaur egungo planteamendua, egokia den ala ez, askotan izan dut buruan. Gogoan dut ikastola eta unibertsitate garaietan zein zen greba egitearen arrazoia eta ondorioa, kasu gehienetan, esango nuke. Izan ere, baziren batzuk arrazoia bera txiste moduan hartzen zutenak, gutxiengoak. Baina gehiengoa zen greba egin eta kafetegira joan edota atzeratutako lanak egiteko aprobetxatzen zutenak. Neure buruari harriak botatzen nabil, ni ere inkoherente xamarra izan nintzen-eta. Hala ere, inkoherentziak inkoherentzia, jendartearen dinamika orokorra dela esango nuke. Baina zeintzuk dira benetako arrazoiak? Askotan mugatzen gara “gainbehera soziala” aldarrikatzera, “balore eza”, eta halakoak. Bai, hori ere ezaugarrietako bat da. Eta faktore eragile

Segi irakurtzen

Egungo lan erreformak eta eskubideen murrizketak

Badirudi bagabiltzala konturatzen pasa den urtean egindako lan erreformek ez zutela helburu lanpostuak haztea. Eta ez da hori lortu, jakina. Epe motzera ezin dituztela emaitza oparoak lortu, hori ere egia izan liteke. Hala ere, badira ikertzaileek 90. hamarkadako krisian argitaratutako zenbait artikulu, non hartutako erabakiak guztiz okerrak direla (okerrak baino, alferrikakoak) enplegua sortzeko. Hona hemen gaur irakurritako artikuluaren zati bat (Fina, 1995*): “La conclusión más importante de este análisis es que, si se aplican las medidas adecuadas, el problema del paro en Europa tiene solución y tiene, además, una solución que no pasa necesariamente por la degradación de las condiciones

Segi irakurtzen