Gutasuna – Baipasa irratsaioko kolaborazioa

Honakoa Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioko kolaborazioa duzue, 2024ko otsailaren 8an uhinetan entzun zena. Idatziz nahiago baduzue, elkarrizketako testua gehitu dut. Gutasunaz ari gara gaur Baipasan eta jo genezaken soziologo edota antropologoren batengana gu-az egon badaudelako teoriak baina gutasuna praktikatzen duen lagun batekin hitz egitea erabaki dugu. NAROA ELORTZA du izena eta Euskadi Irratiko fitxan agertzen da kooperatibismoa ikertu duela, sindikatu bateko langilea izandakoa dela, gaur egun Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako kide dela, Biziolakoa ere bai -ekonomia sozial eraldatzailea lantzen dute bertan- , ama da, eskolako guraso elkarteko kide eta une honetan ezin du gurean zuzenean aritu mozorrotutako

Segi irakurtzen

Motorrak berotzen

Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, eraikitzea. Beharrez betetako garaiak ditugu, baina tresnak falta zaizkigula dirudi. Hain zuzen ere, kooperatibismoaren rola beharrak estaltzea izan da bere hastapenetatik. Hor kokatu behar ditugu, esaterako, industrializazio garaian biderkatutako kontsumo kooperatibak: oinarrizko produktu eta elikagaiak langileen eskura jartzeaz gain, ehun soziala berreskuratzeko tresnak ziren beren

Segi irakurtzen

Bizitza erdigunera ekartzen

Eraikitzailea izateko zailtasunekin hasi dut artikulua, hitzak amorruz jaurtiz. Amorruz, Confebasketik (zein Jaurlaritzatik) zabaldutako azken mezuekin. Amorruz, komunikabide nagusietan kontrako diskurtsoek lekurik ez dutelako, soldata jeitsiera edota kaleratzeak irtenbide bakarra direla errepikatzen digutelako. Amorruak, baina, bide motza du. Gauzak aldatu ahal izateko, inpotentzia eta etsipena gainditzea ezinbesteko dugu.  Alternatibak egon, badaude, baina ez dira mainstream, argi dago. Alternatibek ez dutelako komunikabideak kontrolatzeko gaitasunik… ezta kontrolatzeko asmorik ere. Ekonomia zein gizartea ulertzeko modu ezberdina baitu ekonomia sozial eraldatzaileak. Bai, ekonomiak ez duelako zertan kapitalista izan, soziala ere izan daitekeelako, bizitza erdigunean duena.  Hala ere, ez genieke komunikabideetan ez dugun presentzia soilik

Segi irakurtzen

Indartuko gaituen sarea

2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena eta Goierri ez dira hain ezberdinak. Bietan industriak jan ditu lur emankorrenak, Euskal Herrikoekin alderatuta langabezia-tasak baxuagoak dira, eta biztanleko BPGak, berriz, Gipuzkoako altuenak. Jakina, bi eskualdeetan emakumeenak dira datu txarrenak. Datu esanguratsuadakar Gaindegiaren 2019ko txostenak: Debagoienak du Gipuzkoako errenta desoreka txikiena, kooperatiben mugimenduak eskualdean duen pisu ikaragarriari esker. Goierriri buruz ez

Segi irakurtzen

FEE: bazkideak, bazkide-mutualistak eta ebentualak

Bazkideei soluzioa bilatu eta topatuko omen zaie. Atzo Juan Manuel Sindek (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko bozeramaleak) argi utzi zuen Onda Vascan egindako elkarrizketan: bazkideen langabeziari, lehenaldian egin gisara soluzioa topatuko zaio. Birkokapenak, kalte-ordainak, aurre-erretiroak eta abar. Gogorra izango da urte mordoxka baten ondoren etxera esku hutsik joatea, hala ere. Bakoitzaren enpresaren alde ahalik eta gogorren lan Continue Reading

Segi irakurtzen