Marketina eta euskara

Ez dut Facebook faltan botatzen, oro har. Erabaki politikoa izan zen kontua ezabatzea, ardura sozialetik egina. Izan ere, lasai asko esaten diogu edonori norekin eta zertaz aritzen garen, gure datuen erabilerak dituen arriskuei ezikusi eginez. Dena den, sare sozialetan murgilduta segitzen dut. Azken hilabeteotan, adibidez, LinkedIn-i (sare profesionalagoari) kasu egiten hasi naiz. Eta hau begitako mina! Erabiltzen dituen algoritmoei esker akaso, baina neure kontaktu euskaldun gehienak euskaraz ez beste hizkuntzetan aritzen direla ikusi dut. Are nabarmenagoa da “bertako” erakundeen kasua. Urte batzuk pasa ditut lanpostuan sare sozialak kudeatzen. Dozena bat orri eta kontu kudeatu ditut. Guzti-guztietan, euskarari gutxienez % 50eko

Segi irakurtzen

Blogen erabilgarritasunaz

Blogak. Iritzi pertsonalak plazaratzeko leku hori. Hausnarketa eta elkarrekintzarako txokoak. Euskarazko edukiak sortzeko eta geure hizkuntzaren presentzia handitzeko tresnak. Izan litezke literaturari, ekonomiari, eraldaketa sozialari, kulturari orokorrean, teknologia berriei edota modari buruzkoak, esaterako. Baina bada halako muga bat blog pertsonaletan, pertsonal izatea mugatzen dutenak. Ez da ohikoa ezinegon, tristura, min edota zorion pertsonalak plazaratzea. Horregatik, Continue Reading

Segi irakurtzen

Mitoak mito

Elkarrizketa mugatu (140 karaktere) baina interesgarriak ari gara egunotan sarean izaten, kooperatiben eta bailararen bilakaeraren inguruan. Hedoi Etxartek Argiako artikulu baterako esteka ere eman digu, gomendagarria benetan (eskerrik asko, portzierto). MONDRAGONen bilakaerak hainbat gako izan ditu, egungo egoerara arteko garapena hainbat faktoreren menpekoa dugu. Ormaetxeak dioen bezala, diktadura garaian kooperatibek zuten izaera oxijenatzailea galdu du, Continue Reading

Segi irakurtzen

Herrigintza, euskara eta komunikazioa

Badakit sarean orain dela gutxi eztabaidatzen aritu zirela hainbat lagun, sarean erabili beharreko hizkuntzaren inguruan. Eta hainbat iritzi irten ziren (nola zen hura, “zenbat buru, hainbat aburu”?). Ez nintzen oso adi egon eztabaida hartan, zoritxarrez, baina gaurkoan hitz batzuk idatzi nahi nituen horri buruz. Gaurkoan, nire ezezagutzatik, sarean enpresek duten euskararekiko trataerari buruzko hitz batzuk idazteko asmotan zabaldu dut bloga, euskaltzale (sentitzen) naizen heinean ditudan pertzepzioetatik abiatuta. Erabilgarritasunagatik eta efizientziagatik euskararen erabilerari uko egiten dioten jarreraren isla diren webgune, ikus-entzunezko eta bestelakoak datozkit burura. Efizientzia aldetik, uler dezaket irakurle eremu zabalenari bideratzea dela gomendagarriena, eta niri ere blog honetan zaila

Segi irakurtzen