Eta, nork irabaziko du Aloñako desafioa?

Joseba Zubeldia, ala Mikel Astarloza dago sasoikoago? Odriozolak ezustea eman dezake –motibatuta ei dabil entrenatzen…– Markel Uriartek ala Txomin de Vegak jaitsiko dute mendiko bizikletaz azkarrago? Edo parapentean jaitsi daiteke azkarrago oraindik? Eta, egubakoitzean kilometro bertikala egin (21:30), eta domekan (09:00) Aloñako Igoeran egon behar badira, zer egiteko gauza izango dira Iñigo Lariz, edo Walter Becerra moduko korrikalariak?

Captura de pantalla 2014-04-29 a las 12.38.41

Eta beste galdera bat, lan horietan ikusiko ditugu kirolari horiek, ala antolatzaileek sorpresaren bat emango dute? [Ordainduko nuke bat baino gehiago parapentean ikustearren… ;-)]

Kontuak kontu, Aloñako Igoerako antolatzaileek zerbait berezia egin nahi izan dute zapaturako (16:00), eta eurek esan moduan, desafiora animatu diren lagunek txaloak merezi dituzte, saltsa horretan parte hartzeko baietz esatearren. Ea eguraldia lagun duten, eta ikusle koadrila polita batzen garen guztiak animatzeko (beheko argazkian ez daude desafioan parte hartuko duten denak). Informazio osoa, Goiena Paperean, bihar bertan (eguaztena). Eta, astelehenean, Harmailatik saioan laburpen zabala eskainiko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude