Gorlako Igoera, zabal

Asteburuan txirrindularitzako bi hitzordu izan ditugu bailaran, Antzuolan Uzarragako Igoera, eta domekan Gorlako Igoera [biek bete dituzte 40 urte]. Bi lasterketako irudiak erakutsiko ditugu gaur, baina tarte berezia eskainiko diogu Gorlako lasterketari, duen garrantziagatik (19:30ean, eta 22:00etan). Ederra, beste behin, lasterketa barrutik bizi ahal izatea (Eta milla esker Lokatzako lagunei, lanak erraztearren).

1398228_664802250254445_1669819130_o(1)

Argazkia, Emilio Lafuente.

Euria denean ezin gara Estalara joan

Behean duzuen erretratua Antzuola-Aretxabaleta futbol partidukoa da, atzo (domeka) arratsaldean grabatutakoa. Hobeto esateko, telebistarako Iago lankideak grabatutakoaren muntaiko zatitxo bat da. Gaur, Harmailatik saioan txukun samar ikusi ahal izango dozue laburpena (19:30, 22:00), ez dogu sartuko kameralaria objetiboa etengabe garbitzen, baina halaxe ibili zen, eta goraino busti zen, gainera.

Estalak xarma berezia du, txikia da, han ez dago despistatzerik, edozein jokalditan etorri daiteke-eta gola. Baina, lanerako ez da batere egokia, eta euria egiten duenean, aterperik ez dagoenez, okerrago oraindik. Bada, neguan eguraldi txarra egin duenean ez gara bertara joan, baina, derbiak partidu bereziak dira, eta domekan ezin kalerik egin. Goizean, baina, lankideak bota didan begirakuneraren ondoren, azkena (eta arrazoiarekin, gainera).

Ea aterpe txikiren bat jartzen diguten, gauza erraz bat, diru askorik gastatu barik. Udala jakinaren gainean dago. Sikiera, datorren denboraldirako. Captura de pantalla 2014-03-24 a la(s) 10.32.41

‘El penalti mas largo del mundo’

El penalti mas largo del mundo filma  zuzendu zuen Roberto Santiagok 2005ean [Hemen trailerra]. Ez noa film horren kritika  egitera, gainera, nire iritziak gutxirako balio du, James Bond-en abenturekin entretenitzen naizelako. Pentsa ze jantzita nagoen zineman. Baina domekan Azkoagainen bizitakoak aurretik aipatutako komediak baino grazia gutxiago izan zuen. Orduan, Aloñako jokalari eta zaleak Aspaldiko penaltirik sinistezinena-ren testigu izan ziren. Ikusi bestela astelehenean eskaini genuen Harmailatik saioaren laburpena [25. minutuan, bideoan erraz egin ahal izango dozue aurrera]

Oharra 1: Edarto hasi behar dut blog hau, epaile bat kritikatzen…

Oharra 2: Ez zaitezte penaltiaz bakarrik geratu, merezi du ikusteak minutu bat lehenago azaltzen den Axier Ugarteren gola.

 

 

Ongietorri kirolzale!

Ieup!

Harmailatik izena izango du blog honek, Goiena Telebistako kirol saioak duen izen bera, nahiz eta edukiak bestelakoak izango diren. Ez, ez gara politikaz berba egiten ibiliko hemen –batek daki–, esan gura dudana da telebistako saioan ikusten ez diren bestelako kontuak landuko dittugula bertan, gogoetak, anekdotak, bitxikeriak… Kirol albisteak Goiena paperean edota goiena.net atarian izaten dituzue, ea txoko honetara bestelako kontu interesgarriak ekartzen dittugun.

Hasteko ordua da, ongietorri danok.