Larunbatean auzolana Kurtzetxikin

Arrasateko Azoka Plazan biziberritzeko GUreztatu ekimenaren barruan, Bagarak eta Arrasateko Udalak elkarlanean, larunbat honetan auzolana antolatu dugu Kurtzetxikin. Horretarako, Bedoña auzoko aparkalekuan egin dugu hitzordua goizeko 9:00etan.

Hainbat lan egingo ditugu kurtzetxiki gainean, eta tartean, Sustraibarri elkarteko lagunen eskutik bereziki haurrentzat zuzendutako Land-Art eder bat egingo da, naturako osagaiekin sortuko dugun arte lana alegia.


GAIA: Naturatik herrira eta herritik naturara

PARTEHARTZEA

Land Art-a egiteko hiru talde egingo dira, bakoitzean gutxienez dinamitzaile batekin, eta lan ezberdinak egingo dituzte haurrek arte lana osatu arte: oinatzak egurrezko xafletan margotu, zuhaitzen podako adarrekin estruktura egin, etab. 

landart


Animatu zuen haurrekin batera auzolanean gozatzera, eta zabaldu mezua!

Parte hartzeko, eman izena ondorengo loturan: Izen ematea

 

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude