Otsailaren 15ean ElkarTruke Azoka: MOZORRO TRUKEA

Hilabete honetako ElkarTruke Azoka larunbat honetan ospatuko dugu, otsailaren 15ean, beti bezala goizeko 10:00etatik aurrera. Arropak, liburuak, jostailuak eta bestelakoak trukatzeko aukera izango duzu bertan. Hileroko tarte bereziari dagokionez, oraingoan laister ospatuko diren KARNABALAK 2014 izango ditugu protagonista. ElkarTruke lagunek traturako eta truke zuzenerako aukera izan dezazuen, 12:00etan egingo dugu hitzordua Mozorro trukerako. Hemen beraz hitzordua: Otsailak 15 (larunbata), goizeko 10:00etatik 14:00etara Arrasateko Azoka Plazan. Oraindik ez dakizula zertaz mozorrotuko zaren? Ganbara berriz erabiliko ez dituzun mozorroz beteta duzula? Hau da zure lekua! Mozorro Trukea: eguerdiko 12:00etan. Animatu etortzera!

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude