Bihar, ElkarTruke azokan arropak birziklatzeko tailerra

Bihar larunbata , ElkarTruke Azoka ospatuko dugu Azoka Plazan.
Oraingoan, ohiko truke azokaz gain (arropa, liburuak eta bestelakoak), azken hilabete hauetan trukatu ez diren arropak birziklatu eta beste erabilera bat emateko tailerra egingo dugu, goizeko 11:00etatik 13:00era.

WP_20131106_008Ekarri etxean dituzun guraizeak, orratzak, hariak, botoiak etabestelakoak…eta imajinazio pixka bat!
Adin guztietarako tailerra izango da, baina 10 urtetik beherako haurrak laguntzarekin etortzea gomendatzen dugu. Eguraldi txarra iragarri dute gainera, beraz haur eta gurasoek larunbat goiza elkarrekin sormena landuz pasatzeko aukera polita duzue hau!

Hitzordua: Azaroak 16 (larunbata), goizeko 10:00etatik 14:00etara Arrasateko Azoka Plazan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude