Irailak 21, ElkarTruke azoka, Arrasateko Azoka Plazan

Bihar (irailak 21) ikasturteko lehen ElkarTruke azoka ospatuko dugu Arrasateko Azoka Plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Pare bat aste barru Maritxu Kajoi eguna ospatuko dela eta, txoko berezia eskainiko diogu festa honi. Horrela beraz, ohiko arropa, liburu, tresna eta denetariko ondasunak trukatzeaz gain, urriaren 4an dotore-dotore janzteko soineko eta apaingarriak trukatzeko tartea hartuko dugu.

Hasi beraz behar ez dituzun gauza horiek biltzen….eta animatu erabilera emango diozun beste zerbaitengatik aldatzera!

 

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude