ElkarTruke azokak

elkartruke azoka egunaPasa den apirilean Arrasaten ospatutako Azoka Egunean aurkeztu genuen Bagararen ElkarTruke ekimena. Erantzun bikaina jaso zuen egitasmoak, eta trukearen kultura sustatu eta sakontzen jarraitzeko gogotsu gaude.

Oraingo honetan, ElkarTruke Azoken berri ematera gatoz. Honako data eta tokietan egongo gara ElkarTrukeko lagunak, goizeko 10:00etatik 14:00etara:

–          Maiatzak 18 (larunbata): Arrasateko Azoka Plazan.

–          Ekainak 1 (larunbata): Eskoriatzan, Arizmendiko Ferixa egunean, Santa Mariñe Plazan. 

Aurrez banatutako txartelak trukatzeko aukeraz gain, truke zuzenerako aukera ere izango da azoka horietan, beraz animatu zaitezte etxetik trukerako gauzak ekartzera.

Harremanetarako: elkartruke@bagara.net
943796848

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude