Bigarren fasea

2012-2013 ikasturtearekin batera ekin zitzaion Azoka biziberritzeko bigarren faseari. Lehen ekitaldian herritar zein lantaldeek egindako proposamenak oinarri bezala hartuta, hauen bideragarritasuna eta lehentasuna aztertu, eta hauek gauzatze bidean jartzea da nolabait bigarren fase honen helburu nagusia.

Hauek lirateke bigarren fase honetako egin behar nagusiak:

  1. Azoka berrirako proiektu nagusiak lehenetsi eta bideragarritasuna aztertu.
  2. Finantziazio plangintza burutu
  3. Kudeaketa eredua zehaztu
  4. Diseinu arkitektonikoa eragile eta norbanakoen artean adostu.

Hau dena bideratzeko hiru lantalde ari dira martxan 2012ko irailetik aurrera, hala nola, idazkaritza taldea, talde eragilea eta jarraipen batzordeak. Baina guzti horren oinarrian, lehen faseko proposamenak izan diren gune konkretu batzuen lanketa ere egiten ari gara zenbait eragiletako ordezkari zein herritarrak: denda, ostalaritza gunea eta jolasgunea bera.

Norbanako eta eragile ugari ari gara lantalde guzti hauetan proposamenak landu eta bideratzen, baina noski, lehen fasean bezala, herritarrekin ere partekatu gura ditugu emandako pausuak, eta horretarako zenbait saio ireki ere egin dira eta egingo dira uda bitartean.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude