Martxoko sarien irabazleak!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei.

Sariak jasotzeko moduak:

  • Sari nagusia (Errigorako saskia): Goienako egoitzan jasotzen da.
  • Arrikrutzeko sarrerak: Goiena Klubeko zenbakiarekin eta izen-abizenekin, bina sarrera izango dituzue bertako txarteldegian, hiru hilabetez.
  • Harreman dendako otarrea: Goiena Klubeko zenbakiarekin eta izen-abizenekin, Arrasateko Eroski hipermerkatuan dagoen Harremaneko dendan jaso behar da otarrea.

Martxoaren 27an, umeendako antzezlana Amaia Antzokian

Arrasateko Udalari esker, ‘Tartalo, gaztaren sekretua’ haur antzerkirako sarrerak ditugu.
Antzerkia larunbatean, martxoak 27, 17:00etan izango da Arrasateko Amaia Antzokian.

Parte hartzeko: (martxoaren 25era arte)
Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp/Telegram: Kluba ANTZERKIA [bazkide zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.